Ras el hanout

Ras el hanout
spice mix (en) Itzuli
OsagaiakEspezia, Intxaur muskatua, kanela, mazisa, turmeric (en) Itzuli eta anise seed (en) Itzuli
Historia
JatorriaMagreb

Ras el hanout edo rass el hanout (arabieraz: رأس الحانوت‎ raʾs al-ḥānūt, ahoskera) Ipar Afrikako espezia nahasketa bat da. Ipar Afrikako sukaldaritzan Indiako sukaldaritzan garam masalak duen antzeko rola jokatzen du. Arabiar izena "denda burua" esan nahi du, "goi kalitatekoa" alegia, eta nahasketak saltzaileak eskaintzen dituen espezia onenak ditu .[1] Ras el hanout plater zaporetsu askotan erabiltzen da, batzuetan haragia edo arrainean igurtzen da, edo kus-kus edo arrozan botatzen da. Nahasketa, oro har, Marokori lotzen zaio, nah[2]iz eta aldameneko Afrikako Iparraldeko herrialdeetan ere erabiltzen den.[3]

Osagaiak

Ez dago behin betiko espezia osaera ras el hanout egiteko. Denda bakoitzak, enpresak, edo familiak beren nahasketa egin ahal dute.[4] Nahasketa normalean dozena bat baino gehiagoko espeziak osatzen dute, proportzio desberdinetan, nahiz eta purista batzuk zehazki 12 elementu eduki behar dituela azpimarratzen duten.

Normalean erabiltzen diren osagaiak, besteak beste, kardamomoa, kuminoa, iltzea, kanela, intxaur muskatua, mazis, Jamaikako piperbeltza, jengibre freskoa, pipermina, martorri haziak, piperbeltza, piperrauts gozo eta mina, ailorbea, eta kurkuma lehorra dira. Espezia batzuk eskualdean bertan egon daitezke, hala nola, hostazuri baia, bedaurra, malageta piperra, orris zaina, monje piperra, Javako piperra, arrosa lehorra, mihilu haziak edo anis-belarra, galangala eta piper luzea. Osagaiak erreak izan behar dira almaizean edo lurrean ehotu eta nahastu aurretik. Prestakin batzuk gatza edo azukrea dute, baina hori, oro har, ez da praktika onartua. Baratxuria, azafraia, fruitu lehorrak edo belar lehorrak ez dira ohiko nahasketan sartzen, normalean platerretan banaka botatzen dira, baina merkatal prestakin batzuk, bereziki Europan eta Ipar Amerikan, eduki ditzakete.

Ras el hanouten osaera Baharat espezia nahasketatik zertxobait desberdintzen da, baina desberdintasun gehiago ditu zein plater motara lotutzen diren bakoitza, eta osagaien jatorrizko eskualdearekiko. Nahiz eta Berbere herriak erabiltzen duen, ez da nahastu behar Etiopiako "berbere" espezia nahasketarekin.

Iraganean, ras el hanoutek batzuetan erraulia zuen bere osagaietan, bere propietate afrodisiakoengatik, baina 1990eko hamarkadan Marokon errauliaren salmenta debekatu zen.[5]

Erreferentziak

  1. "Ras el hanout" at bbc.com (retrieved 3 August 2016)
  2. (Gaztelaniaz) «Ras al Hanout - Juan Mari Arzak» hogarmania.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-04).
  3. Raghaven, Shusheela (2000), Handbook of Spices, Seasonings and Flavorings, 2nd Ed. P 284-285. CRC Press, Taylor and Francis Group, ISBN 0-8493-2842-X.
  4. «denokbateragoazenaurrera - Maroko» denokbateragoazenaurrera.wikispaces.com (Noiz kontsultatua: 2018-04-04).
  5. Davidson, Alan (1999), The Oxford Companion to Food, Oxford University Press, ISBN 0-19-211579-0.

Bibliografia

  • Gourmet Cookbook, Ruth Reichl (Ed.), Houghton Mifflin. ISBN 0-618-37408-6
  • Oxford Companion To Food, Alan Davidson, Oxford University Press. ISBN 0-19-211579-0

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1067261
  • Commonscat Multimedia: Ras el-Hanout / Q1067261

  • Wd Datuak: Q1067261
  • Commonscat Multimedia: Ras el-Hanout / Q1067261
  • i
  • e
  • a
Usain-belarrak
Albaka • Apio • Apoperrexil • Astaizpiliku • Baratxuri • Ereinotz • Erromero • Ezkai • Labanda • Mandaperrexila • Mendaro • Mihilu • Oregano • Perrexil • Porru • Salbia sendakari • Sarpoil • Tipula • Tipulatx • Tipuleta • Tipulin • Zainzuri
Espeziak
Ailorbe • Aingeru-belar landatu • Alpinia • Anis • Azafrai • Azitrai • Banilla • Binagrera • Errefau min • Erregaliz • Ezamihilu • Garraiska • Iltze • Intxaur muskatu • Ipuru • Isipu-belar • Jengibre • Kanela • Kardamomo • Kartamo • Kumino • Kurkuma • Legeltxor • Malba • Martorri • Menda • Mendafin • Mendi-apio • Mirra • Mirto • Mitxoleta • Piperbeltz • Pipermin • Piperrauts • Sesamo • Tamarindo • Txikoria-belar • Txarpoil • Txinatar anis • Usagari • Ziape • Ziape beltz • Zumake
Espezia-nahasketa
Adobo • Baharat • Berbere • Cajun • Curry • Dukkah • Garam masala • Mitmita • Panch phoron • Ras el hanout • Shichimi • Tabil • Za'atar
Ongailuak
Gomashio • Harissa • Karashi • Tabasko • Tahini • Worcestershire saltsa • Wasabi • Ziape