Erromeria

Ernion ospatzen den erromeria ospetsua da Gipuzkoa osoan.
Sevillako El Saucejo herriko erromeria, andaluziar folkloreko elementu nabarmenekin.

Erromeria ermita, eliza, santutegi jakin batera egiten den jai giroko erromesaldia da, bereziki Espainia, Portugal eta Latinoamerikan ospatzen dena, maiz folklore elementu nabarmenekin. Horrela, Euskal Herriko erromerietan, gehienetan landako herri eta auzo txikietan eta mendi inguruetan ospatzen direnak, ospakizun erlijosoaz gainera ohikoak dira euskal dantzak, trikiti musika eta bertsolariak, baina beste kasu batzuetan zentzu erlijioso sendoa atxikitzen da.[1] Hitzak Erromara joaten ziren erromes terminoan du jatorri.

Erromeriak Euskal Herrian

Erreferentziak

  1. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa: Erromeria

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q6147123
  • Commonscat Multimedia: Pilgrimage / Q6147123

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • GEA: 20283
  • Wd Datuak: Q6147123
  • Commonscat Multimedia: Pilgrimage / Q6147123


Kultura Artikulu hau kulturari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.