Serantes

Serantes
Datu orokorrak
Garaiera451,9 m
Prominentzia328 m
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°20′07″N 3°03′40″W / 43.335278°N 3.061111°W / 43.335278; -3.061111
MendikateaSerantesko mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
Mendizaletasuna
Ohiko bideaSanturtzi edo La Cuesta

Serantes[1] Bizkaiko mendebaldean dagoen mendia da, 451 metroko garaierarekin, Santurtzi, Abanto Zierbena eta Zierbenako udalerrien artean kokatutakoa. Itxura konikoa du eta talaia naturala da, Bilboko portuaren mendebaldean dagoelarik. Abrako golkoa du bere ekialdean eta Muskiz eta Meatzaldea bere mendebaldeko magaletan.

Historikoki garrantzi estrategikoaz jabetuta zeuden aurreko gizaldietan, eta funtzio militarrak bete izan ditu XVIII. mendetik gutxienez.

Bigarren Karlistaldian, 1875eko martxoak 13an, Serantes txikiaren bataila[Betiko hautsitako esteka] izan zen, Mazo ekialdean dagoen Serantes Txiki deritzan muinoan. Karlisten kontrolpean zegoen mendixka erasotu zuten Bilbotik abiatutako 13 konpainia liberalek. Santurtziko herritarrek bataila hura antzeztu zuten 2019an.

Pazko Astelehenetan Kornitesko erromeria izeneko erromeria egiten da, arrautza egosiz eta txorizoz betetako ogi zirkularreko opilari dagokionez. Opil horri Cornites opila deitzen zaio.

Azalpena

Bilboko itsasadarraren gainean Serantes mendia ikus daiteke, bere itxura ikaragarriarekin. Leku estrategiko bezala altxatzen da Bilboko portuari begira, gaur egun mendiaren oinean aurkitzen da eta.

Serantes mendiak bi gain nagusi dauzka, Serantes (452 m) eta El Mazo (245 m).

Kokapen estrategiko aipagarria dela eta, Serantes gainak defentsa eta telekomunikazio gaietan erabilia izan da historian zehar. Bertan, talaia bat eraiki zen, defentsa eta zaintza helburu zutela eta armadak erabili izan zuena 1910. urtean eta zaharberrituak izan direnak.

Gainetik hurbil, "La sima del capitan" izenarekin ezagututako zulo izugarria ikus daiteke. Gaur egun, Talaiaren aztarnetan telekomunikazio dorre bat eraiki da.

Mendiak daukan formak, historian zehar sumendi bat ote zen irudipenak eragin ditu, baina 1848. urtean Guillermo Bowlesek egin zituen azterketak zirela medio, aukera hau baztertu egin zen.

Gotorlekuak

Sakontzeko, irakurri: «Serantesko gotorlekuak»

XVIII. mendeko hasieran gertatutako Espainiako Ondorengotzaren Gerratik gutxienez eraikin militarrak ipini dituzte Serantes mendian, Bilboko itsasadarreko joan-etorriak kontrolatzeko.[2] Filipe V.a Espainiakoaren garaia zen hura.

Aurrerago, Hirugarren Gerra Karlistan ere erabili zuten xede militarrekin, eta horren hondarrak dira egun ikusten direnak: karlisten setioari eusteko eraikia da kontserbatzen den dorrerik zaharrena, gailurrekoa (1879). Beherago El Mazoko bolborategia (1880) eta Gotorlekua (1882) kontserbatzen dira, oinplano pentagonaleko 6.800 metro koadroko azaleran. XIX. mende amaieran, Kubako guda zela-eta, paper garrantzitsua hartu zuen mendi honek, eta hainbat bateria ezarri baizituzten bertan.[3]

Azkenik, Espainiako Gerra Zibilean azken aldiz gotorleku bihurtu zen.

Abiapuntuak

Argazki bilduma

  • Serantes Argizagi menditik
    Serantes Argizagi menditik
  • Serantes mendiko postontzia
    Serantes mendiko postontzia
  • Serantes mendiko postontzia
    Serantes mendiko postontzia
  • Serantes mendiko tontorra
    Serantes mendiko tontorra
  • Serantes mendiko tontorretik bilboko itsasadarra
    Serantes mendiko tontorretik bilboko itsasadarra
  • Serantes mendiko tontorra
    Serantes mendiko tontorra

Erreferentziak

  1. EODA: Santurtzi
  2. Gil-Garcia, Josean. «Serantes itxuraldatua» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-03-30).
  3. «Abrako gailurra» Argia (Noiz kontsultatua: 2022-03-30).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q8538846
  • Commonscat Multimedia: Mount Serantes / Q8538846

  • Wd Datuak: Q8538846
  • Commonscat Multimedia: Mount Serantes / Q8538846
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa