Zoru irradiatzaile

Zoru irradiatzailea beroa lurzoruaren azpitik igortzen duen berokuntza-sistema da. Funtzionamendua energia elektrikoaren erabilpenean soilik oinarrituta dago.

Berokuntza-sistema hau, ur bidezko galdarak eta hoditeria erabiltzen zituzten sistemen eboluzioa da, sare batean aldez aurretik distantzia jakin batean dagoen bihurdikatze-banaketa erabiltzen duena, estalduraren azpian edo azkeneko pisuan txertatuz. Berotu beharreko gainazala bere osotasunean estaltzen da, bero-emate homogeneo eta konstante bat onartuz.

Ezaugarriak

  • Elementu honen potentziek kapazitate handiko bonbilla batekin antzekotasun handiak dituzte, 80 w/m2 eta 200 w/m2 artean.
  • Elementu mota hau zoru mota ezberdinekin bateragarria da, hala nola, laminatua, zura, flotatzailea, zeramikoa, tapiza, eta abar.
  • Inertzia termiko baxua dauka, berotze-sistemaren abiatze-denborak murrizten dituena.
  • Elementu finko bat izanik, pieza mugikorrik gabekoa, ez du inolako mantentzerik behar.
  • Elementu oso fina denez (2 mm-tik 3 mm-rako lodiera), berregituraketako eraikuntzetan kokatu daiteke, edo soilik zona batzuetan, solairuen altuera aldatu gabe.

Sistema aurreratu batzuk badaude kontrol adimentsuzko termostatoa dutenak. Tenperaturetan oinarrituz berokuntza-sistemaren pizketa aurreratzen du, hain zuzen ere erabiltzailearen eskakizuna lortzeko, bai tenperaturan bai programaturiko ordutegian ere. Termostato adimentsua

Isolamendua

Isolamendu-mota ugari daude elementu bero-emaile mota hauekin bateragarri direnak, poliestirenoz egindako xafla irazgaitz batean oinarrituta. Kasu batuetan, beirazko zuntzezko sarea batez estaldurik egon daiteke, zementuzko mortairu xehean txertaturik. Elementu honek hobekuntza nabarmen bat ekartzen du elementu bero-emailearen betetzean.

Elikatze Iturria

Berokuntza-sistema hau energia elektrikoaren erabilera bultzatzen du, ez bakarrik arrazoi ekologikoengatik, baita arrazoi ekonomikoengatik ere. Energia berriztagarri eta garbien aldaketa aprobetxatzeko oso ondo moldatzen da, eguzki-energia eta energia eolikoaz elikatuz.

Eraginkortasun Energetikoa

Erabilitako energia bere osotasunean bero bihurtzen da, galdara bidezko berokuntza-sistema tradizionalen aldean, ia % 30eko energi galera dutenak. Beroa ihesbide edo tximinietatik zehar galtzen da, eta maila txikiago batean banatze-isurbideen tarteetatik, galdaratik beroketa-zonaldera arte.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1431222
  • Commonscat Multimedia: Underfloor heating / Q1431222

  • Identifikadoreak
  • BNF: 14569825j (data)
  • GND: 4155745-1
  • LCCN: sh99002806
  • NDL: 01164813
  • Wd Datuak: Q1431222
  • Commonscat Multimedia: Underfloor heating / Q1431222