Zentrosoma

Animalia zelula tipikoaren eskema, osagai azpizelularrak erakusten. Organuluak:
(1) nukleoloa
(2) nukleoa
(3) erribosoma (puntu txikiak)
(4) besikula
(5) erretikulu endoplasmatiko pikortsua
(6) Golgiren aparatua
(7) zitoeskeletoa
(8) erretikulu endoplasmatiko leuna
(9) mitokondrioak
(10) bakuoloa
(11) zitoplasma
(12) lisosoma
(13) zentrioloak zentrosoman

Zentrosoma animalia zeluletan mikrotubuluen zentru antolatzaile garrantzitsuena eta ziklo zelularraren erregulatzailea den organulua da. Zentrosomak animalia zelulen mitosian paper garrantzitsua duen arren, ez da beharrezkoa.Onddo eta landareek beste mikrotubuluen zentru antolatzaile batzuk erabiltzen dituzte.

Zentrosoma perpendikularki kokatutako bi zentriolok eta hauek inguratutako matrize perizentriolarra izeneko gai amorfoak osatzen dute. Matrize perizentriolarrak mikrotubuluen nukleazio eta anklaiaren arduradunak diren proteinak ditu. Gainera, zentrosomako zentriolo bakoitza 9 mikrotubulu hirukotez osatuta dago, non hirukoteak elkarren artean nexina proteinaren bidez loturik dauden.

Funtzioak


Zelularen osagaiak

Nukleoa: NukleoloaNukleoplasmaGaineztadura nuklearraPoro nuklearrakKromosomaKromatinaXafla nuklearraDNA


Zitoplasma: MitokondrioakGolgi aparatuaErretikulu endoplasmatikoaErribosomakPlastidioak (kloroplastoak, kromoplastoak, leukoplastoak) • Besikulak (lisosomak, endosomak, fagosomak, bakuoloak) • Zitoeskeletoa (mikrofiruak, firu ertainak, mikrotubuluak) • Zentrioloak • Zentrosoma • Peroxisomak • Diplosoma


Zelula mintza: Zelula hormaFosfolipidoakKolesterolaProteinakPolisakaridoakZilioakFlageloa

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q190769
  • Commonscat Multimedia: Centrosome / Q190769

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D018385
  • FMA: 63837
  • Wd Datuak: Q190769
  • Commonscat Multimedia: Centrosome / Q190769