Uas zetroa

Ankh ikurra uas zetroak daramatzalarik, Medinet Habun.
Amon-Ra, Ra-Horajty eta Ptah, uas zetroa daramatelarik. Louvre.

Uas zetroa edo wasak, haga zuzen baten forma zuen, eta alegiazko animalia baten buruarekin koroatua zegoen. Hagaren behealdeko muturra, urkilatua zuen. Beharbada, boterea, indarra eta nagusitasunaren ikur zen egiptoar mitologian. Beste ikur batzuekin batera ager daiteke, Dyed pilarea "egonkortasuna" eta Ankha "bizitza", adibidez.

Historia

Uas zetruaren erabilera, beharbada, Egiptoko aro aurredinastikoan hasi zen, ganadua gidatzeko bastoi bat bezala, arrazoiren batengatik, boterea eta indarrarekin lotutako elementu bat sinbolizatzera pasa zena. Hierakonpoliseko "100. hilobia"n, uas zetroaren antzeko makil bat daraman pertsonaia bat agertzen da

Zetru jainkotiarra

Tenplu, hilobi eta hilarrien irudikapenetan, uas zetroa, Ptah, Sokar eta, geroago, Osiris jainkoek eramaten zuten, Amon-Ra eta Khonsuk ere eraman zuten, Medinet Habuko tenpluko Ramses II.aren kaperan, Ra-Horajtyk "Ostertzeko Horus", Tutankamonen hilobian, Sethek 400. urteko hilarrian, Tanisen, Khepri edo Igaik, antzinako jainko bat.

Jainkoen ezaugarri tipikoa den arren, jainkosa batzuek ere erabili zuten, Satis edo Bastet jainkosek kasu.

Tebas

Uaset antzinako hiria "uas zetroaren hiria" zen, beranduago, greziarrek, Tebas deitu zioten arren, izen hori jarri zioten arrazoi zehatza jakiterik ez dagoelarik.

Kuttuna

Uas zetroa egiptoar kuttun ezagunetako bat zen, nagusitasuna irudikatzen zuena.

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) Elisa Castel: Uas zetroa egiptologia.com gunean
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2341121
  • Commonscat Multimedia: Was sceptre / Q2341121

  • Wd Datuak: Q2341121
  • Commonscat Multimedia: Was sceptre / Q2341121