Tukulti-Ninurta I.a

Tukulti-Ninurta I.a

Irudi gehiago
Asiriako errege

K.a. 1230(e)ko hamarkada - K.a. 1190(e)ko hamarkada
← Salmanasar I.a - Ashur-nadin-apli →
Bizitza
JaiotzaK.a. XIII. mendea
HerrialdeaAsiria
HeriotzaK.a. XIII. mendea ( urte)
Familia
AitaSalmanasar I.a
Seme-alabak
ikusi
  • Enlil-kudurri-usur
    Ashur-nadin-apli
Jarduerak
Jardueraksubiranoa
Qasr Amra

Tukulti-Ninurta I.a[1] (K.a. 1244-K.a. 1208) Asiriako errege bat izan zen, inperio ertaina, bere loria une gorenetara eraman zuena. Biblia hebrearraren aditu batzuek, Nimrodekin identifikatzen dute.

Tronua heredatu zuen bere aita Salmanasar I.a hil ondoren, eta bere erregealdia, hititen etsaitasunari aurre egin beharrez hasi zuen, Salmanasarrek hititen aurka lortu zituen garaipenen ondorioz eragina. Tukulti-Ninurtak Nihriyako erresumak Asiriara biltzea erabaki zuen, bere meatzaritza aberastasunengatik. Erresuma hauek hititen inperiotik gertu zeudenez, azken inperio honetako errege zen Tudhalia IV.ari, honekiko asmo txarrik ez zuela adierazten zuten gutunak bidali zizkion, baina errege hititak ez zituen Tukulti-Ninurtaren asmo hauek sinetsi, eta Nihriyara joan zen bere armadarekin, non Nihriyako gudua gertatu zen, asiriarren erabateko garaipen batekin eta Nihriyako erresumak Asiriara bilduz amaitu zena.

Jada hititen aldetik etsaitasunik izatea espero gabe, garaituak eta euren barne arazoetan (Kurunta) murgilduta, Tukulti-Ninurtak, Asiriako iparralde eta ekialdeko mendiko tribuen aurkako kanpaina batzuk bidali ahal izan zituen, lurralde horretan nolabaiteko kontrola ezarriz eta merkataritza abantailak lortuz.

Iparraldea, ekialdea eta mendebaldea ziurtatu ondoren, Asiriako erregea, Babiloniako Kashtiliash IV.a erregearen aurka joan zen, nork Tukulti-Ninurtaren aurreko gerrak probestu zituen mugako zenbait gotorleku hartzeko, eta erabat garaitu zuen errege babiloniarra. Babilonia arpilatu zuen, nondik taulatxo ugari eraman zituen, eta gobernari txotxongiloak jarri zituen erresuma honen iparraldean. Honela lortutako aberastasunek, errege gotorleku berri bat eraikitzea ahalbidetu zioten, Kar-Tukulti-Ninurta, Assur hiriburutik gertu. Gainera, olerki bat idatzi zen, Tukulti-Ninurtaren balentria, asiriar garaipenari buruz.

Tukulti-Ninurta, orain Kar-Tukulti-Ninurtan bizi zelarik, bere seme Ashur-nasir-palen matxinadak erabat ezustean harrapatu zuen, bere gotorlekuan setiatu zuena, Tukulti bertan hil zelarik. Bere oinordekoa, bere beste seme bat izan zen, Ashur-nadin-apli.

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia. (2014-03-28). (PDF) 175. araua: Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (I): Mesopotamia, Mediako Inperioa, Akemenestar Inperioa eta Lidia. Bilbo, 3 or..


Aurrekoa
Salmanasar I.a
Asiriako erregea
K.a. 1244-K.a. 1208
Ondorengoa
Ashur-nadin-apli
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q299013
  • Commonscat Multimedia: Tukulti-Ninurta I / Q299013

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 8183389
  • GND: 118763172
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q299013
  • Commonscat Multimedia: Tukulti-Ninurta I / Q299013