Tenporak

Tenporak kristau liturgia egutegiko aldiak dira, urtaro bakoitzaren hasieran, bereziki otoitz eta penitentziarako. Tradizionalki, egun hauetako eguraldia urtaroko eguraldia iragartzeko erabili izan da herri meteorologian. Epe luzerako eguraldia iragartzeko herri metodoa da.

Izena

Jatorriz, tenporak latinezko Tempora hitzetik dator, tempus hitzaren plurala denbora edo aroa esan nahi duena. Jatorriz paganoak izanik Elizak tenporak hartu zituen bazkoaldiak egiteko, urtaro bakoitzaren hasiera eta bukaera ziren eta. Horrexegatik, Kalisto I.a aita sainduak Quatrotemporas sortu zituen penitentzia eta baraua egiteko.

Noiz

Antzinako tenporak zein Quatrotemporas aste bereko hiru egun daramatzate: eguaztena, barikua eta zapatua. Urtaro bakoitzak bere tenporak ditu:

  • Udaberrikoak garizumaren bigarren astea izan ohi dira.
  • Udakoak Mendekostetik lehenengo astea dira edo Mendekostetik zortzi egunetara.
  • Udazkenekoak irailean izan ohi dira, mahats-biltzearekin lotura dutelako, irailaren 14tik hurrengo eguaztenean.
  • Negukoak abenduan izan ohi dira, abendualdirekin lotura dutelako, abenduaren 13tik hurrengo eguaztenean.

Irailaren 14 edo abenduaren 13 eguaztena bada, hurrengo asterako uzten da.

Beste batzuen arabera, tenporetako eguaztena, barikua eta zapatua beti “garizumaren lehenengo astea, Mendekostearen astea, irailaren hirugarren astea eta abenduaren hirugarrena” direla.

Eguraldiaren iragarpenerako fidagarritasuna

Ez dago oinarri zientifikorik tenporek eguraldia iragartzeko baliozkoak direla baieztatzean. Epe luzeko iragarpenak egitea ia ezinezkoa izateaz gain, tenporen egunak ere aldakorrak dira, egutegi liturgikoan oinarrituta eta, lekuan leku, aldakorrak[1]. Euskal Herrian, Pello Zabalak horiekiko interesa atxikitzen lagundu du. Jazinto Sagarna Gorbeiako artzainaren eta Miel Sukuntzaren iragarpenak famatuak izan dira eta egunkari askotan argitaratuak izan dira.

Erreferentziak

  1. «Sobre témporas y predicciones. El Correo» www.elcorreo.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).

Kanpo estekak

  • Pello Zabalaren Baserriko meteorologia
  • (Gaztelaniaz) Herriko meteorologia
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q142954
  • Identifikadoreak
  • GND: 4176649-0
  • LCCN: sh85042677
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q142954