Sanada Masayuki

Sanada Masayuki

Irudi gehiago
Daimyō

Bizitza
Jaiotza1547
Herrialdea Japonia
HeriotzaKudoyama (en) Itzuli, 1611ko uztailaren 13a (63/64 urte)
Familia
AitaSanada Yukitaka
Ezkontidea(k)Yamanote-dono (en) Itzuli
Seme-alabak
ikusi
  • Sanada Yukimura (en) Itzuli
    Sanada Nobuyuki (en) Itzuli
    Muramatsu-dono (en) Itzuli
    Sanada Nobukatsu (en) Itzuli
    Sanada Masachika (en) Itzuli
    Q108807725 Itzuli
    Q108807732 Itzuli
Anai-arrebak
ikusi
  • Sanada Masateru (en) Itzuli
    Sanada Nobutsuna
Familia
ikusi
  • Komatsuhime (en) Itzuli (errain)
    Chikurin-in (en) Itzuli (errain)
    Q108807726 Itzuli (adopted child (en) Itzuli)
Jarduerak
JarduerakSamuraia eta Daimyōa

Sanada Awanokami Masayuki (japonieraz: 真田 安房守 昌幸?, c. 1547 – 1611ko uztailaren 13a) Japoniako historiako Sengoku aroaren amaiera eta Edo aroaren hasierako samurai bat izan zen. Sanada Yukitakaren hirugarren semea izan zen, Takeda klanaren daimyō basailu bat Shinano probintzian. Sanada Nobuyoki eta Sanada Yukimura ziren bere semeak.

Biografia

Masayukik, bere izena, Muto Kheigatik aldatu zuen Muto klana oinordetzeko, Takeda klanaren adar bat zena. Takeda Shingenek, Masayuki talentu handikoa zela ikusi zuen, eta, beraz, bere zerbitzari nagusietako bat bihurtu zuen. Shingenen heriotzaren ondoren, klanari zerbitzatzen jarraitu zuen Takeda Katsuyoriren agindupean. 1575eko Nagashinoko guduan, bere anaia nagusiak ziren Nobutsuna eta Masateru, erailak izan ziren, eta, honen ondorioz, Sanada abizena hartu zuen berriz, klanaren buruzagitza mantentzeko.

1600eko Sekigaharako guduan, Ishida Mitsunariren alde egitea erabaki zuen, bere seme nagusia zen Nobuyukik, Tokugawa Ieyasuren alde egin zuen bitartean. Gatazkan zehar, Masayukik Ueda gaztelua defendatu zuen Ieyasuren semea zen Tokugawa Hidetadaren tropen setioaren aurka. Setioa, urriak 12an hasi zen, eta, azkenik, Hidetadak, setio hori haustea erabaki zuen lau egun beranduago, urriak 16an, gaztelua hartzerik lortu gabe, bere armada, gaztelua defendatzen ari zena baino askoz handiagoa zen arren.

Sekigaharako gudua, Ieyasuren garaipen batekin amaitu zen, eta, beraz, jatorrian, Masayuki eta bere seme Yukimura, exekutatuak izatera zigortuak izan ziren, baina, alde garailean Nobuyukik parte hartu zuenez, soilik Kii probintzian erbesteratuak izatera zigortuak izan ziren.

Masayuki 1611n hil zen Kudoyaman.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sanada Masayuki Aldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1144171
  • Commonscat Multimedia: Sanada Masayuki / Q1144171

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 14672621
  • ISNI: 0000000052388677
  • LCCN: nr97000611
  • NDL: 00651984
  • Wd Datuak: Q1144171
  • Commonscat Multimedia: Sanada Masayuki / Q1144171