Raimunda Royo

Raimunda Royo

Bizitza
JaiotzaBilbo, 1899ko ekainaren 28a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Heriotzaezezaguna (124 urte)
Jarduerak
Jarduerakmendigoizalea
Jasotako sariak
ikusi
  • Ehun Mendien lehiaketa

Raimunda Royo Landajuela (Bilbo, Bizkaia, 1899ko ekainaren 28a[1] - ?) emakume mendigoizale aitzindaria ian zen. Euskal Mendizaleen Federazioak 1914tik antolatzen duen Ehun mendien txapelketa burutzea lortu zuen lehenengo andrazkoa izan zen, 1930ean.[2][3][4][5]

Bilboko Ledesma kalean jaio zen Tomas Royo Varas zaragozarra eta Raimunda Landajuela Manzanos, Menoioko arabarraren alaba hau. Aita industria-gizona zela dio bere jaiotza-agiriak eta Abandoko San Bizente parrokian izan zela bataiatua, jaio eta egunak beranduago.

Bilbo inguruan jaio zen euskal alpinismoa XX. mendeko hasieran. Orduan sortu ziren lehenengo klubak: Club Deportivo (Antxon Bandresek eraginaz) eta Bilboko Club Alpino (1924an). 1912tik aurrera antolatu ziren lehenengo igoera kolektiboak (Gorbeiara eta Pagasarrira, esaterako), eta orduan sortu zen Euskal Mendizale Federazioa ere (1924).

1924an Bilboko Club Alpinoa sortu zuten hamabi bazkide sortzaileetako bat izan zen Raimunda Royo. Garai haietan baziren beste hainbat emakume mendigoizale; Antonio Ferrer mendizaleak 1930ean Esperanza Alvarez, Agustina Saez eta Raimunda Royo bera aipatu zituen.[4][3]

Sariak

  • 1930 Ehun mendien lehiaketa osatu zuen lehenengo emakumea, Euskal Herriko Mendizaleen Federazioaren egiaztagiria jaso zuena.[3] 1914an abiatu zuten ehun tontorreko lista bat epe jakin batean igotzeko txapelketa hau.[6][3]

Erreferentziak

  1. «SIGA-AKIS .:. AHEB-BEHA» internet.aheb-beha.org (Noiz kontsultatua: 2022-03-13).
  2. Iametza. «Raimunda Royo» www.bestekaleak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).
  3. a b c d Ortega, Hektor. «Bilbaopedia - Raimunda Royo» www.bilbaopedia.info (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).
  4. a b Estornes, Blog De Cesar. (2014-07-16). «BLOG DE CESAR ESTORNES de HISTORIA Y DEPORTES: LAS PRIMERAS MONTAÑERAS DEL CLUB DEPORTIVO DE BILBAO» BLOG DE CESAR ESTORNES de HISTORIA Y DEPORTES (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).
  5. (Gaztelaniaz) ITURRIZA, Antxon. (2005-06-17). «Pioneras del montañismo vasco» www.euskonews.com (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).
  6. Ziranet. «Ehun mendietako mendizaleak» emf.eus (EMF Euskal Mendizale Federazioa - Federación Vasca de Montaña) (Noiz kontsultatua: 2021-01-09).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) (Ingelesez) Edurne Pasabanen webgunea
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q104758903
  • Wd Datuak: Q104758903