Purificación Arriaga

Purificación Arriaga
Bizitza
JaiotzaBerriz, 1925eko otsailaren 2a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaMexiko, ezezaguna (99 urte)
Familia
Seme-alabak
Anai-arrebak
ikusi
  • Maria Arriaga
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakpilotaria

Purificación "Purita" Arriaga Olalde (Berriz, Bizkaia, 1925eko? otsailaren 2a – Mexiko? ) erraketista profesionala izan zen. Bartzelona, Madril , Valentziako eta Mexikoko frontoietan jokatu zuen.

Biografia

Purita Arriaga Berrizen jaio zen, Zallobente auzoko Atxa (etxeko eran) edo Aretxaga baserrian. Aita Placido Arriaga izan zen eta ama Severiana Olalde. Eibarko frontoian ikasi zuen pilotan eta Bartzelonako frontoian egin zuen debuta. Estatutako hainbat frontoitan jokatu ondoren Mexikora joateko aukera izan zuen hango frontoian jokatzera. Bertan jardun zuen harik eta erraketari agur esan arte. Pedro Arizmendi donostiarrarekin ezkondu zen ahalordez eta alaba bat izan zuten, María del Coro, zientzialaria.

Erraketistak

Maritxu Arriaga ahizpa zaharragoa ere erraketista profesionala izan zen; Salamanca, Bartzelona Madril, Valentzia eta Mexikon jokatu zuen.

Aitzindariak

Emakume kirolari antzindariak izan ziren erraketistak. Arrakastaz beteriko hiru edo lau hamarkada bizi izan zituzten. 1940ko eta 1950eko hamarkadak izan ziren erraketisten urrezko aroa. Bartzelonan eta Madrilen zazpina frontoi zeuden orduan. Erraketisten historia, orain arte nahiko isilik egon bada ere, esanguratsua izan zen oso. Hego Euskal Herriko 47 herritako 237 erraketista profesional daude zenbatuta. Zenbaki garrantzitsua da eta gainera, 1940. hamarkadako estatistiken arabera, emakume lizentzia gehiago zeuden gizonenak baino. Garaiko emakume aurreratuak izan ziren, familia eta herria utzi eta lanera alde egin zutenak. Beren ibilbidearen berri, aitzitik, inork gutxik izan du oraintsu arte.[1]

Erreferentziak

  1. Garmendia, Lander Muñagorri. «Ahaztutako erraketistak» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).

Kanpo estekak

  • Apostando por ellas. Historia de las raquetistas
  • Erraketistak lehen eta orain. Dokumentala
  • Emakume erraketistak. Erakusketa
  • Erraketistak, aitzindariak pilotaren munduan
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q116949717
  • Wd Datuak: Q116949717