Otao

Artikulu hau Elortzibarko kontzejuari buruzkoa da; Nafarroako presidente-ohia gaitzat duena beste hau da: «Javier Otano»
Otao
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea Nafarroa
UdalerriaNoain Elortzibar
Administrazioa
Posta kodea
Geografia
Koordenatuak42°42′49″N 1°34′06″W / 42.7137473°N 1.5682555°W / 42.7137473; -1.5682555
Garaiera601 m
Demografia
Biztanleria7 (2020:  −5)
Otao 21-4-23
Otao 21-4-23

Otao[1][2] Noain Elortzibarko kontzejua da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, 11 biztanle zituen.

Kokapena

Elortzibarko hegoaldean dago Otao, NA-234 edo Tebasko errepidearen ondoan. Herri mugakideak honakoak dira: Ezperun mendebaldean, Zabalegi ipar-mendebaldean, Elortz iparraldean, Iharnotz ekialdean, eta Alaitzeko mendilerroa hegoaldean.

Historia

Antzinako jaurerria, 1280an urteroko 32 soldata ordaintzen zituen petxa moduan. 1466an Leonor printzesak Juan Gurpideri eman zion jaurerriaren gaineko jabetza. Jerusalengo San Joan Ospitale ordeneko kideek hainbat jabetza izan zituzten Otaon XIII. mendean zehar.

1847ra arte, herria Elortzibarko diputatuak eta herritarren artean aukeratutako erregidoreak zuzentzen zuten. 1803an errota eta urtero 1.200 errealgo zuzkidura zuen eskola zituen.

Kaleak

  • San Salvador kalea

Demografia eta biztanleria

Otaoko biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
9 9 9 9 10 11 11 11

Ondarea

Herriko eliza, inguruko bertze elizak bezala, hagitz zaharberritua izan zen XVI. mendean. Erdi aroko eliza originalaz mantentzen den bakarra koruaren zatia da.

Herritar ezagunak

Erreferentziak

  1. Euskaltzaindia: «Noain Elortzibar», Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Ofizialki Otano.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Nafarroa
  • Otaoko elizaren argazkia.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q6054426
  • Commonscat Multimedia: Otano / Q6054426

  • Wd Datuak: Q6054426
  • Commonscat Multimedia: Otano / Q6054426


Noain Elortzibarko kontzejuak

Andrikain · Dorre · Elortz · Ezperun · Gerendiain · Iharnotz · Imarkoain · Noain · Oritz · Otao · Zabalegi · Zulueta