Orbita geosinkrono

Lurraren inguruko orbitan satelite geoegonkorrak erakusten dituen animazioa.

Orbita geosinkrono bat Lurraren inguruko orbita mota bat da, zeinak biraketa-periodoa Lurraren errotazio-periodoaren berdina duen, hots, egun sideral bat (24 ordu). Ezaugarri horren ondorioz, sateliteak Lurraren gainazalarekiko duen posizio erlatiboa 24 orduz behin errepikatzen da, eguneko beste unetan meridiano berean mugitzen da gora-behera. Hori horrela da, sateliteak bere orbita-mugimenduaren abiapuntura itzultzeko behar duen denbora Lurrak bere baitan bira bat emateko behar duen denbora bera baita.[1]

Egunetik egunera, satelitea meridiano jakin baten gainean dago finko, nahiz eta ostertzarekiko altuera aldatuz joan. Orbitaren planoa Lurraren plano ekuatoriala bera baldin bada, ordea, orduan orbita eta satelitea geoegonkorrak direla esaten da, eta satelitea ordu berean ez ezik, ostertzarekiko altuera berean iragango da; hartara, zeruan finko dagoela ematen du.[2]

Arthur C. Clarke idazleak zabaldu zuen orbita geosinkronoaren kontzeptua, horregatik Clarke Orbita izena ere erabili ohi da. 2001: espazioko odisea filmaren gidoia berea zen.

24 orduko biraketa-periodoa orbitaren ardatzerdi nagusia 42.164 km-ra ezarriz lortzen da, hau da, orbita zirkularretarako itsas-mailatik 35.786 km-ra. Lurraren gainazaletik, orbita geoegonkorrean dagoen objektu batek zerurako analema bat deskribatzen duela dirudi, latitude maximo batetik gutxienekora bitartekoa. Hala ere, orbita geoegonkorrean dauden satelite gehienak orbita geoestazionarioan daude, zero inklinazioa duen orbita geoegonkorrean, eta, horri esker, objektu bat beti egongo da Lurraren gainazalaren puntu berean.[3]

  • Satelite geoestazionarioa beti geratzen da ekuatoreko puntu beraren gainean (marroia).
    Satelite geoestazionarioa beti geratzen da ekuatoreko puntu beraren gainean (marroia).
  • Geoestazionarioa ez den orbita geosinkrono baten desplazamendua (quasi-zenith satelitea).
    Geoestazionarioa ez den orbita geosinkrono baten desplazamendua (quasi-zenith satelitea).

Badira geosinkronoarekin lotutako zenbait orbita mota:

  • Orbita geoestazionarioa: zero inklinazioko orbita geosinkronoa.
  • Deriba-orbitak: sateliteen pozizioa aldatzeko erabili ohi dira
    • Orbita supersinkronoa: geosinkronoaren erradioaren gaineko orbita, non sateliteak poliki mendebalderantz mugitzen baitira.
    • Orbita subsinkronoa: geosinkronoaren erradioaren azpiko orbita, non sateliteak ekialderantz poliki mugitzen baitira.

Erreferentziak

  1. A., Chobotov, Vladimir. (2007). Orbital mechanics. Knovel ISBN 978-1-60119-208-0. PMC 315866480. (Noiz kontsultatua: 2022-12-12).
  2. «Orbita geosinkronoa. ZT Hiztegi Berria» zthiztegia.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-13).
  3. Bate, Roger R.. Fundamentals of astrodynamics. ISBN 978-0-486-49704-4. PMC 1123184225. (Noiz kontsultatua: 2022-12-12).

Ikus, gainera

  • Lurra

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q472251
  • Commonscat Multimedia: Geosynchronous orbit / Q472251

  • Wd Datuak: Q472251
  • Commonscat Multimedia: Geosynchronous orbit / Q472251