Nikolas Segurola

Nikolas Segurola
Bizitza
JaiotzaAzpeitia, 1939ko martxoaren 28a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2023ko abenduaren 30a (84 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakartzaina, fraidea eta bertsolaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijio-ordenaAnaia Txikien Ordena

Nikolas Segurola Etxaniz (Largarate baserria, Matxinbenta, Azpeitia, Gipuzkoa, 1939ko martxoaren 28a[1] - 2023ko abenduaren 30a[2]) euskal artzain, fraide eta bertsolaria izan zen.

Segurola 1951n joan zen Arantzazuko santutegira bizitzera, 12 urterekin, eta 70 urte baino gehiago igaro zituen bertan. Besteak beste, bertako Gomiztegiko Artzain Eskolaren sortzaileetako bat izan zen. Gaixotasun batengatik etxera itzuli behar izan bazuen ere, behin betiko hara itzuli zen 19 urte zituenean. Arantzazu inguruko Gomiztegi baserriko abereak zaintzea izan zuen lan. Baina, fraideak gutxitu ahala, erabaki zuten han zituzten 1.200 txerriak, 6.000 oiloak eta 30 behiak kendu eta ardiak jartzea. Hortik sortu zen Arantzazuko Gomiztegi artzain eskola.[3] Ardi latxa eta Idiazabalgo gaztaren alde lan handia eta oparoa egin zuen

Hitz jario handiko gizasemea, mila bertsotik gora ditu eginak, eta Arantzazuko liburutegian daude gordeta. 1986ko Bertsolari Txapelketa Nagusian epaile izan zen.

2020ko urtarrilaren 26an Urnietan ENBA baserritar sindikatuak "Baserritarron laguna" saria eman eta omenaldia egin zitzaion.

Erreferentziak

  1. «Nikolas Segurolaren hiru alderdi nagusiak bildu dituzte liburu batean» Urola Kostako Hitza 2016-11-23.
  2. «Nikolas Segurola fraide, artzain eta bertsolaria hil da 84 urterekin» Naiz.
  3. «Nikolas Segurola fraidea, artzaina eta bertsolaria hil da» Berria 2023-12-30 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.

Bibliografia

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q83796583
  • Wd Datuak: Q83796583