Nalanda

Nalanda
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea India
Indiako estatuaBihar
Division of BiharPatna division
Indiako barrutiNalanda barrutia
Giza kokalekuNalanda
Koordenatuak25°08′12″N 85°26′38″E / 25.1368°N 85.4438°E / 25.1368; 85.4438
Map
Arkitektura
Azalera23 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(iv) eta (vi)
Erreferentzia1502
Eskualdea[I]Asia eta Ozeania
Izen-ematea2016 (XL. bilkura)
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Nalanda unibertsitate budista historiko handia izan zen. Magadha erresuman zegoen, egungo Biharren, Indian. Bakarrik aztarnak gelditzen dira baina, hala ere, Unescok Gizateriaren ondarea deklaratu du.

Nalanda antzinako Indiako erlijio-eskolarik ospetsuenetako bat izan zen; babes berezia jaso eta pala dinastiaren erregealdian (IX. mendean) goia jo zuen. Gaur egun, erorkin-gune handi bat baino ez da, baina Indiaren historiako eta budismoaren tradizioko puntu garrantzitsu gisa gogoratzen da oraindik.

Izenaren etimologia

Izena ulertzeko eta haren jatorria ezagutzeko teoria ugari daude. Hiranand Sastri, aztarnategian lan handia egin zuen arkeologoak, izena lotorekin (nālas) lotzen du. Landare horrek budismoaren sinbologian garbitasuna adierazten du. Inguruan ugari omen da.

Garrantzia

Gaur egun tibetar budismo gisa ezagutzen dena (vayraiāna) neurri handi batean Nalandan sortu zen, IX. eta XII. mendeetan zehar. Budismoaren beste formak ere hemen dute nolabait haien jatorria, esaterako majaiana eta theravāda. Naranda, berez, kulturaren eta pentsamenduaren gune handi bat izan zen.

Historia

Nalanda historia luzea izan zuen. Esaten da Buda bera, K.a. V. mendean, bertan egon zela. Bere garai handienean 10.000 ikasle izan zituen. Garrantzi handiko pertsonaiak bertan ikasi zuten, esaterako Nagarjuna (150-250), Xuanzang erromesa txinatarra (602-664), Kumārila Bhaṭṭa (730-810).

1193an, turkiar musulmanek, Bakhtiyar Khaljiren agindupean, Naladako Unibertsitatea txikitu zuten. Hor nabarmendu zen budismoaren dekadentzia Indian. Bakarrik erorkinak gelditu ziren. Erorkinek 150 000 metro koadro dituzte. Xuanzangek utzi zuen testigantzaren arabera, espazio hori jatorrizko espazioaren %10a izango litzateke.

Nalanda gaur egun aztarnategi garrantzitsu eta aberatsa da. 1951ean Theravada adarreko ikaskea budisten zentroa ireki zen erorkinetik gertu, Nava Nalanda Mahavihara zentroa alegia. Budista hauek lan handia ari dira egiten, besteak beste, zerutik ateratako argazkien bitartez. Badago ere Nalandako Museoa non hirian berreskuratutako eskuizkribuak, estatuak eta beste elementu asko erakusten diren.

Iruditegia

  • Nalandaren sarrera.
    Nalandaren sarrera.
  • Erliebe bat.
    Erliebe bat.
  • 13. tenplua.
    13. tenplua.
  • 14. tenplua.
    14. tenplua.

Ikus, gainera

Erreferentziak

Kanpo estekak

  • (Ingelesez):The Sack of Nalanda.
  • (Ingelesez):Nalandako jatorrizko eskuizkribua.
  • (Ingelesez):Nava Nalanda Mahavihara, Bihar Estatua, India.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q216243
  • Commonscat Multimedia: Nalanda Mahavihara / Q216243

  • Wd Datuak: Q216243
  • Commonscat Multimedia: Nalanda Mahavihara / Q216243