Megan Fox
Megan Fox | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Megan Denise Fox |
Jaiotza | Oak Ridge (Tennessee), 1986ko maiatzaren 16a (38 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Encino (en) Sherman Oaks Los Feliz Toluca Lake (en) Malibu |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Brian Austin Green (2010eko ekainaren 24a - 2021eko urriaren 15a) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | St. Lucie West Centennial High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea, modeloa eta ahots-aktorea |
Pisua | 54 kilogramo |
Altuera | 163 zentimetro |
Enplegatzailea(k) | Armani (2010 - 2015) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
meganfox.com | |
|
Megan Denise Fox (1986ko maiatzaren 16a, Rockwood, Tennessee, AEB -) aktore eta modelo estatubatuarra. Hope & Faith telebistako saioan izandako paperagatik ezaguna, azken aldi honetan are famatuago bihurtu da 2007ko Michael Bayren Transformers filmean Mikaela Banes antzezteagatik.
Biografia
Bizi pertsonala
Fox Rockwooden jaio zen, eta irlandar, frantses eta estatubatuar jatorria du. Bi ahizpetatik gazteena da. 5 urterekin hasi zen drama eta dantza ikasten, geroago, hamar urterekin, egoitzaz aldatu eta Floridara joan zen bizitzera, han ikasketekin jarraitu ostean eskola amaitu zuen. Hamahiru urterekin hasi zen modelo lanetan eta 1999ko American Modeling and Talent Convention, Hilton Head Islanden, sari ugari irabazi zuen bere karrera norantz bideratzen hasten ari zen argi utziz.
Karrera
Bere lehen agerraldia Holyday in the sun filma anitzetan egin zuen Ashley Olsenen aurkari moduan. Geroago 2003-2004 bitarte, Ocean Ave, What I Like About You, Two and a Half Men eta The Help ekoizpenetan agertu zen hurrenez hurren. 2004-ean, Lindsay Lohanekin batera protagonista izan zen Confessions of a Teenage Drama Queen filmean.
Transformers filmean eginkizun femenino nagusiaren jabe egin zen, non, Shia LaBeouf (Sam Witwicky) eta bere artean erakarpen fisiko gogor bat emango den. 2007an Foxek Jeff Bridges eta Kirsten Dunstekin batera (Hauek protagonista izanda) -How to Lose Friends and Alienate People- filmean parte hartuko zuela aditzera eman zuen.
2008ko apirilean, FHMk gizonezkoentzako aldizkariak egindako inkesta batean Megan Fox munduko emakumerik atseginena aukeratua izan zen 9,7 miloi bat internauten bozekin.
Tatuajeak
Megan Fox-en bereizgarritasun ezagunenetariko bat bere gorputz osoa tatuajez josita edukitzearena da.
- “Bazen behin neska bat amodioa ezagutu ez zuena bere mutilak BIHOTZA apurtu zionera arte” (Soinaren ezker-partea)
- “Denok egingo diegu barre urrezko tximeletei”
- Marylin Monroeren irudi bat
- Tribal sinbolo bat
- Izar bat, ilgorarekin
- “Zamo maite dut”
Filmografia
Filmak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Filma | Pertsonaia | Oharrak |
2003 | Bad Boys II | Club Kid | Estra |
2004 | Confessions of a Teenage Drama Queen | Carla Santini | Laguntzaile |
2007 | Transformers | Mikaela Banes | Nagusia |
2008 | How to Lose Friends & Alienate People | Sophie Maes | Laguntzailea |
Whore | Lost | Nagusia | |
2009 | Transformers: Revenge of the Fallen | Mikaela Banes | Nagusia |
Jennifer's Body | Jennifer Check | Nagusia | |
2010 | Jonah Hex | Leila | |
Passion Plays | |||
2011 | The Crossing | ||
Telefilmak | |||
Urtea | Titulua | Pertsonaia | Oharrak |
2001 | Holiday in the Sun | Brianna Wallace | DVD (Debuta) |
2004 | Crimes Of Fashion | Candace | Telefilma |
Telebista | |||
Urtea | Titulua | Pertsonaia | Oharrak |
2002-2003 | Ocean Ave. | Ione Starr | Nagusia |
2004-2006 | Hope & Faith | Sydney Shanowski | |
Gonbidatua telebistan | |||
Urtea | Titulua | Pertsonaia | Oharrak |
2003 | What I Like About You | Shannon | "Like a Virgin (Kinda)" (2. denb., 5. atala) |
2004 | Two and a Half Men | Prudence | "Camel Filters and Pheromones" (1. denb., 12. atala) |
The Help | Cassandra Ridgeway | "Pilot" (1. denb., 1. atala) "Ollie Shares" (1. denb., 2. atala) "Dwyane Gets A Cold" (1. denb., 5. atala) |
Kanpo Loturak
- (Gaztelaniaz) Megan Fox Megan Foxi buruzko informazioa eta argazkiak
- (Ingelesez) Fan-lekua
- (Ingelesez) Megan Fox Internet Movie Databasen
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Megan Fox |
- Datuak: Q80069
- Multimedia: Megan Fox / Q80069