Macbeth Eskoziakoa

Macbeth Eskoziakoa

Irudi gehiago
Eskoziako erregea

1040 - 1057
Duncan I.a Eskoziakoa - Lulach Eskoziakoa →
Mormaer of Moray (en) Itzuli

1032 - 1057
Gille Coemgáin of Moray (en) Itzuli - Lulach Eskoziakoa →
Bizitza
Jaiotza1005
Herrialdea Eskoziako Erresuma
HeriotzaLumphanan, 1057ko abuztuaren 15a (51/52 urte)
Hobiratze lekuaIona
Heriotza modua: guduan hila
Familia
AitaFindláech of Moray
AmaDonalda of Alba
Ezkontidea(k)Gruoch of Scotland (en) Itzuli  (1032 (egutegi gregorianoa) -
LeinuaMoray etxea
Jarduerak
Jarduerakerregea

Find a Grave: 8886907 Edit the value on Wikidata

Macbeth Eskoziakoa, (Eskoziako gaeleraz: Mac Bethad mac Findlaích), ezizenez Rí Deircc, hots, "Errege Gorria" (????, Eskozia – 1057, Lumphanan edo Scone, Eskozia) Eskoziako Erresumako errege bat izan zen, garai hartan Alba erresuma izenaz ezagutzen zena.

Etimologia

Mac Bethad izenak "biziaren semea" esan nahi du, baina sarritan "gizon zuzena" edo "gizon erlijiotsua" bezala ere itzuli izan da.

Biografia

Moray etxeko lehen erregea izan zen. Dunkeld etxeko Duncan I.aren lehengusua zen eta hura bezala Malcolm II.aren biloba. Moray mormaerrian agintzen zuen eta Kanuto II.a Handia 1031ean iparraldeko uhartetara etorri zenean Malcolm II.arekin batera berak ere menpekotasuna agertu zion, honek erakusten du jadanik botere handiko gizona zela.

1034an Malcolm II.a hil zenean Duncan I.a lehengusuak hartu zuen erregetza eta Macbeth dux izendatua izan zen, printze eta markes tarteko kargu bat, baina 1040an Duncanek zigor espedizio bat antolatu zuen Morayra eta Macbethen gizonek berau hil eta Macbeth bihurtu zen eskoziarren errege. Ez zuen aurkaririk izan, Duncanen aita zen Crínán ezik, baina 1045ean Crínán hil zenean arazorik gabe mantendu zuen kargua.

1052an Ingalaterran istilua sortu zen Eduardo Aitorlea erregea eta Godwin Wessexeko Earlaren artean eta Macbethek errefuxiatu normandiar ugari jaso zituen, Eskozian feudelismoa sartu zen horrela. Eduardok ez zuen ontzat hartu Macbethek Godwinen jarraitzaileei emandako laguntza eta 1054an Siward Northumbriako Earla buru zuen armada handi batek Eskozia inbaditzea erabaki zuen. Kanpaina luzea eta odoltsua izan zen. 1057an atzera egiten ari zela Duncan I.aren seme Malcolmek (gerora Malcolm III.a Eskoziakoa izango zenak) hil zuen Cairnamounth pasabidean. Amaierako borrokan 3000 eskoziar eta 1500 ingeles hil ziren

Literatura

William Shakespeare ingeles idazle ospetsua errege honetan oinarritu zen bere Macbeth idazlana idazteko.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Macbeth Eskoziakoa Aldatu lotura Wikidatan


Aurrekoa
Duncan I.a Eskoziakoa
Eskoziako Erresumako erregea
10321057
Ondorengoa
Lulach Eskoziakoa
  • i
  • e
  • a
Alpin etxea (848-1034)Dunkeld etxea (1034-1240)Moray etxea (1040-1058)
Macbeth • Lulach
Dunkeld etxea (1058-1286)Fairhair etxea (1286-1290)
MargaritaLehenengo interregnuma
Balliol etxea (1292-1296)
JoanesBigarren interregnuma
Bruce etxea (1306-1371)Estuardo etxea (1371-1707)
Roberto II.aRoberto III.aJakue I.aJakue II.aJakue III.aJakue IV.aJakue V.aMaria I.aJakue VI.a** • Karlos I.a** • Karlos II.a** • Covenanter • Protektoratua • Karlos II.a** • Jakobo VII.a** • Gilen II.a** eta Maria II.a** • Ana**
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q244403
  • Commonscat Multimedia: Macbeth of Scotland / Q244403

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 85491438
  • ISNI: 0000000078587199
  • GND: 118640690
  • LCCN: n88625991
  • NKC: xx0031113
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 03957/eu_m_0020/m0020
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q244403
  • Commonscat Multimedia: Macbeth of Scotland / Q244403