León Gutiérrez

León Gutiérrez
Bizitza
JaiotzaEscalante, 1877
HeriotzaBuenos Aires, 1966ko abuztuaren 16a (88/89 urte)
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria
Izengoitia(k)Leo Goti

León Gutiérrez (Izengoitia: Leo Goti ; Escalante, Santander, 1877 – Buenos Aires, 1966ko abuztuaren 16a) espainiar euskaltzalea izan zen.

Apaiz-ikasketak egin zituen Comillasen, baina haiek utzi eta itsasoan hasi zen lanean. Bere jaioterriaren inguruko hizkuntza aztertu zuenean, hitz askok euskal jatorria zutela ohartu zen eta egungo euskara iberiarren hizkuntza zela esatera iritsi zen. Boletín Americano de Estudios Vascos aldizkarian idatzi zuen eta argitara gabe utzi zituen beste lan batzuk: Cantabria; Los tiempos de Julio Cejador y el euskera, Introducción al euskera eta Toponimias ibéricas prerromanas.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12262277
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 57910
  • Lur: 02605/eu_g_3518/g3518
  • Wd Datuak: Q12262277