Lau hostoko hirusta
Lau hostoko hirusta landa ingurunean hazten den hiru hostoko hirusta arruntaren aldaera bat da. Usadioak dioenez, lau hostoko hirusta topatzen duenak zorte ona bereganatzen omen du. Beste sineskera batzuek diotenez, lau hostoetako bakoitzak esanahi bat du: lehenak fedea, bigarrenak itxaropena, hirugarrenak maitasuna, eta laugarrenak zortea.
Kanpo estekak
Datuak: Q756314
Multimedia: Four-leaf clover / Q756314