Kolosala izango da

Kolosala izango da
Jatorria
Egilea(k)Joseba Sarrionandia
Argitaratze-data2003
IzenburuaKolosala izango da
ArgitaletxeaTxalaparta
Ezaugarriak
Genero artistikoaeleberria
Hizkuntzaeuskara

Kolosala izango da Joseba Sarrionandiak euskaraz idatzitako eleberria da, 2003an argitaratutakoa (Txalaparta).

150 orrialdera iristen ez den liburu hau Kalaportu kostaldeko herri fikziozkoan kokaturik dago, Espainiako Gerra Zibilaren garaian, eta saminaren erdian ume batzuen begietatik ikusitakoa ere deskribatzen du Sarrionandiak. Funtsean "Cirque Krone" izeneko zirku alemaniarraren etorrera dago, kolosala izango zena.

Lehen lerroan desfilatzen dabiltzan hiru pelaio horietako bat bezalakoa irudikatu ahal dugu eleberri honetako narratzaile-protagonista nagusia.

Haria

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Eleberriko kontalaria Euskal Herriko Hegoaldeko kostaldeko herri txiki bateko mutiko bat da. Espainiako Gerra Zibila hasi baino lehenago egunetan mutikoak bederatzi-hamar bat urte izango ditu eta adin horretan ohikoa den xalotasuna erakutsiko du ikusitakoak eta entzundakoak kontatzerakoan.

Bere herrian eragin handia izan zuen gerra horrek baldintzatuko du mutikoaren bizitza, eta Kalaportuko beste herritarren bizitzak. Mutikoaren familia, mutikoaren lagunak eta etsaiak, Kalaportuko alkatea, apaiza, tabernazaleak, Errepublika garaiko maistra, Escuela Nacionaleko maisua... bi aldeetan borroka egiteko prest zeuden pertsonak, eta borrokarako gogo gutxi erakusten zuten pertsonak... ezagutuko ditu irakurleak.

Kalaportu herria hasieran alde batekoen menpe egongo da eta gero beste aldekoek hartuko dute herriaren kontrola. Horrela ikusiko dugu nola horrelako herri txiki batean egon zitezkeen gatazkak, gorrotoak, etab., betiere mutiko baten begirada xalo batetik abiatuta.

Aipatu egingo dira garai haietan nagusi ziren taldeak: alde batean UHP, sozialistak, anarkistak, komunistak, abertzale euskaldunak, eta beste aldean falangistak, tradizionalistak, karlistak, pelaioak, margaritak... Eta jakina talde horiekin identifikatzen ez ziren pertsonak ere bai.

Ikus, gainera

  • Joseba Sarrionandia

Kanpo estekak

  • Maider Ziaurrizen kritika. Berria, 2004.
  • Alvaro Rabelli. El País, 2004.
  • Alvaro Rabelli. Deia, 2004.
  • Javier Rojo. El Correo Español, 2004.
  • Mikel Asurmendi. Irunero, 2004.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12261557
  • Wd Datuak: Q12261557


Joseba Sarrionandiaren lanak

Poesia: Izuen gordelekuetan barrenaIntxaur azal baten barruan. Eguberri amaraunaAlkohola poemakMarinel zaharrakGartzelako poemakHnuy illa nyha majah yahoo (poemak 1985-1995)Hau da ene ondasun guziaXX. mendeko poesia kaierak: Joseba SarrionandiaHilda dago poesia?Gure oroitzapenak
Narrazioa: NarrazioakAtabala eta euriaIfar aldeko orduakMiopeak, bizikletak eta beste langabetu batzukLagun izoztuaKolosala izango daNarrazio guztiak (1979-1990)Munduari bira eman zion ontzia
Saiakera: Ni ez naiz hemengoaMarginaliaEz gara gure baitakoakHan izanik hona naizHitzen ondoezaAkordatzenMoroak gara behelaino artean?Durangoko Azoka 1965-2015Lapur banden etika ala politikaBizitzea ez al da oso arriskutsua?
Haur literatura: Izeba Mariasunen ipuinakAinhoari gutunakHarrapatutako txorien hegalakGau ilunekoakMunduko zazpi herrialdetako ipuinakIdazlea zeu zara, irakurtzen duzulako
Diskografia: Hau da ene ondasun guziaMemoriaren mapanGosariak