Koentzima

Koentzima entzima baten osagai ez-proteikoari deritzo, apoentzima izeneko osagaiarekin batera holoentzima (entzimaren zati aktiboa) osatzen duena.

Holoentzima = Koentzima + Apoentzima

Koentzimek pisu molekular txikia dute eta termoegonkorrak dira. Organismoak ez ditu sintetizatzen, eta dietaren bidez bereganatzen ditu. Azpimarratu behar da koentzima asko bitamina hidrosolugarrietatik eratorriak direla (B taldearen bitaminetatik, batez ere).

Koentzimen sailkapena garraiatzen dituzten taldeen arabera egin ohi da (hidrogeno edo beste talde kimikoak) :

  • hidrogeno garraiatzaleak: redox erreakzioetan parte hartzen dute, protoiak eta elektroiak transferituz:
    • nikotinamida adenina dinukleotidoa (NAD+): niazinatik eratorria
    • nikotinamida adenina dinukleotido fosfatoa (NADP+)
    • flabina adenina dinukleotidoa (FAD), erriboflabinatik eratorria
    • flabina mononukleotidoa (FMN)
    • Q koentzima, arnas katean parte hartzen duena.
  • beste talde kimikoen garraiatzaileak:
    • A koentzima: talde aziloaren transferentzian parte hartzen du
    • piridoxal fosfatoa: talde aminoaren transferentzian parte hartzen du
    • biozitina: talde karboxiloaren trukean lan egiten du
    • adenosin trifosfatoa (ATP): fosfato taldeak mugiarazten ditu

Koentzima batzuek adenosina nukleosidoa dute haien egitura kimikoan: ATPk, A koentzimak eta NAD+k, besteak beste

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1050086
  • Commonscat Multimedia: Coenzymes / Q1050086

  • Identifikadoreak
  • NDL: 00563377
  • NKC: ph541603
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D003067
  • Kimikako identifikadoreak
  • ChEBI: 23354
  • Wd Datuak: Q1050086
  • Commonscat Multimedia: Coenzymes / Q1050086