Kaledonia Berria

Artikulu hau Ozeaniako uharteari buruzkoa da; Panamako kolonizazio saiakerari gaitzat duena beste hau da: «Darien eskema»
Kaledonia Berria
Nouvelle-Calédonie
Ereserkia: Soyons unis, devenons frères (en) Itzuli
Goiburua: "Terre de parole, terre de partage"
"Hitzaren lurra, elkarbanatzearen lurra"[1]

flags of New Caledonia (en) Itzuli eta Frantziako bandera

Geografia
HiriburuaNouméa
22°16′S 166°28′E / 22.267°S 166.467°E / -22.267; 166.467
22°16′0″S 166°27′0″E
Azalera18576 (154.)
KontinenteaOzeania
MugakideakAustralia
Administrazioa
Gobernu-sistemaMenpeko lurraldea
EstatuburuaEmmanuel Macron
Philippe Germain (en) Itzuli
Zeren kide
ikusi
  • Munduko Meteorologia Erakundea
    UNESCO
Demografia
Biztanleria278.500 (2017) (182.)
Dentsitatea14,99 bizt/km² (200.)
Talde etnikoak
ikusi
  • Kanak, European people (en) Itzuli, Wallisians and Futunians (en) Itzuli, Tahitians (en) Itzuli, Indonesians (en) Itzuli, Vietnamdar eta Ni-Vanuatu (en) Itzuli
Hizkuntza ofizialak
ikusi
  • frantses
Erabilitako hizkuntzak
ikusi
  • frantses, Tîrî (en) Itzuli, Iaai (en) Itzuli, Tayo (en) Itzuli, Nyâlayu (en) Itzuli, Paicî (en) Itzuli, Pwaamei (en) Itzuli, Pwapwâ (en) Itzuli, Ndrumbea (en) Itzuli, Ajië (en) Itzuli, Zire (en) Itzuli, Orowe (en) Itzuli, Yuanga (en) Itzuli, Cèmuhî (en) Itzuli, Caac (en) Itzuli, Xârâcùù (en) Itzuli, Drehu (en) Itzuli, Haveke (en) Itzuli, Haeke (en) Itzuli, Hmwaveke (en) Itzuli, Fwâi (en) Itzuli, Jawe (en) Itzuli, Arhâ (en) Itzuli, Arhö (en) Itzuli, Vamale (en) Itzuli, Waamwang (en) Itzuli, Pije (en) Itzuli, Xârâgurè (en) Itzuli, Numèè (en) Itzuli, Nengone (en) Itzuli, Kumak (en) Itzuli, Nemi (en) Itzuli, Neku (en) Itzuli, West Uvean (en) Itzuli, Bwatoo (en) Itzuli eta New Caledonian Javanese (en) Itzuli
Emankortasun-tasa2,24 (2014)
Bizi-itxaropena76,9615 (2016)
Ekonomia
Historia
Sorrera data: 1853
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+687
ISO 3166-1 alpha-2NC
ISO 3166-1 alpha-3NCL
Ordu eremua
ikusi
  • UTC+11:00
Elektrizitatea220 V. 50 Hz.Europlug (en) Itzuli eta Schuko (en) Itzuli
Internet domeinua.nc
gouv.nc

Kaledonia Berria[2][3] (frantsesez: Nouvelle-Calédonie, kanakeraz: Kanaky) Frantziaren itsasoz haraindiko kolektibitatea da, Ozeano Barearen hego-ekialdean kokatua, uharte nagusi batez eta zenbait txikiz osatua.

Nouméa du hiriburua. 1853 urtetik Frantziako zatia da.

Historia

Kaledonia Berriko lehen biztanleak, egungo kanaken arbasoak, Lapita kulturakoak izan ziren, Pazifikoan kokatutako artisau kultura garrantzitsuenekoak.

James Cook izan zen bertara iritsitako lehen europarra, 1774ko irailaren 4an. Eskozia iparraldeko Kaledonia eskualdearen omenez jarri zion "Kaledonia Berria" izena. Ondorengo urteetan, beste zenbait esploratzailek inguruko beste irlak arakatu zituzten, nahiz eta 1840ra arte ez zen europarren jomuga garrantzitsu izan. Urte horretan, sandaloaren merkataritza zela eta, merkatarien begiko izatera igaro zen.

Sandaloa urritzen joan ahala, esklaboen salerosketa handitzen joan zen; hala, Kaledonia Berriko hainbat biztanle Queenslandeko (Australia) eta Fijiko azukre-kanabera sailetan lan egitera behartu zituzten.

Lehen kristau misiolariak 1840ko hamarkadan iritsi ziren. Kristautasuna zabaltzeaz bat, bertako hainbat ohitura (kanibalismoa esaterako) ezabatzeko ahalegina egin zuten.

1853ko irailaren 24an, Febvrier Despointes almiranteak Frantziaren esku utzi zuen, Napoleon III.aren aginduz. Ondorengo urtetan, 1897ra arte, presoen kolonia izan zen; gehienbat preso politikoak eramaten zituzten bertara.

1864an nikela aurkitu zuten, eta Frantziako gobernuak inguruko uharte eta estatuetatik jendea joanarazi zuen lanera. Bertako jatorrizko biztanleak, aldiz, jarduera ekonomiko orotatik baztertu eta erreserbetan bizi izatera behartu zituzten. Baldintza gogor horien eta Europatik etorritako gaixotasun berrien ondorioz, jatorrizko biztanleen kopurua erdira jaitsi zen 40 urteko epean (1878-1921).

1940an, Frantziako guduan, Kaledonia Berriko kontseilu orokorrak Frantzia Askearen alde lerratu ziren. Horregatik, Vichyko gobernuak izendatutako gobernariak alde egin eta Indotxina babes hartu behar izan zuen. Australiaren eraginez, aliatuen base garrantzitsu bihurtu zen Pazifikoko Gerran. Bertan egindako lanaren ondorioz, Frantziak Itsasoz haraindiko lurralde izendatu zuen 1946an, eta 1953an herritartasun frantziarra eman zien bertako biztanle guztiei, jatorri etnikoez gaindi.

Banaketa administratiboa

Artxipelagoa hiru probintzitan banatzen da:

  • Hegoaldeko Probintzia. Hiriburua: Noumeá.
  • Iparraldeko Probintzia. Hiriburua: Koné.
  • Leialtasun Uharteak. Hiriburua: Lifou.

Hala nola, Kaledonia Berria 33 udalerritan banatzen da:[4] Kasu berezi bat dago. Poya udalerria bi probintziatan banatzen da. Udalerriaren ipar zatia (eta biztanle gehien bizi diren lekua) Iparraldeko Probintziaren zati da, bestalde, udalerria hegoaldeko partea Hegoaldeko Probintziaren barnean sartzen da.

██ Hegoaldeko Probintzia

  1. Thio
  2. Yaté
  3. L'Île-des-Pins
  4. Le Mont-Dore
  5. Nouméa (hiriburu nazionala)
  6. Dumbéa
  7. Païta
  8. Bouloupari
  9. La Foa
  10. Sarraméa
  11. Farino
  12. Moindou
  13. Bourail
  14. Poya (iparraldeko zatia)

██ Iparraldeko Probintzia

  1. Poya (hegoaldeko zatia)
  2. Pouembout
  3. Koné (probintzia-hiriburua)
  4. Voh
  5. Kaala-Gomen
  6. Koumac
  7. Poum
  8. Belep
  9. Ouégoa
  10. Pouébo
  11. Hienghène
  12. Touho
  13. Poindimié
  14. Ponérihouen
  15. Houaïlou
  16. Kouaoua
  17. Canala

██ Leialtasun Uharteak

  1. Ouvéa
  2. Lifou (probintzia-hiriburua)
  3. Maré

Erreferentziak

  1. (Frantsesez) «La Nouvelle-Calédonie se dote d'un hymne et d'une devise» Le Monde 2010-08-18.
  2. Euskaltzaindia. (2012-03-30). 168. araua: Ozeaniako toponimia. .
  3. Euskaltzaindia. (2006-5-26). Frantziako Errepublikako eskualde-, departamendu- eta hiriburu-izenak. .
  4. (Frantsesez) Outre-mer.gouv.fr. Présentation - L'Outre-Mer. .


Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q33788
  • Commonscat Multimedia: New Caledonia / Q33788

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 129721582
  • BNE: XX455926
  • BNF: 119519191 (data)
  • GND: 4102498-9
  • LCCN: n81035871
  • NDL: 00628867
  • NKC: ge130209
  • NLA: 36455999
  • NARA: 10035719
  • SUDOC: 02639605X
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • OSM: 3407643
  • TGN: 1000223
  • INSEE: 988
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D009510
  • Wd Datuak: Q33788
  • Commonscat Multimedia: New Caledonia / Q33788


  • i
  • e
  • a
Departamenduak / eskualdeak
Location of French Overseas Territories
Kolektibitateak
Sui generis kolektibitatea
  • Kaledonia Berria
Ozeano Barea
Frantziaren
Lurralde Austral eta Antartikoak
Indiako Ozeanoko
uharte sakabanatuak
  • i
  • e
  • a
Estatuak
Menpeko lurraldeak