Judu-erromantze hizkuntzak

Judu-erromantze hizkuntzak erromantze hizkuntzetan eratorritako judu-hizkuntzak dira, eskualde horietako juduen komunitateek sortuak.

Hizkuntzak

  • Judukatalana, katalan juduek mintzaturiko hizkuntza edo katalanaren aldaera izan zen. Orain galdurik dago.
  • Judu-italiera, italiar juduek mintzaturiko hizkuntzak dira, egun 200 hiztun baino gutxiago dituztenak.
  • Juduen nafar-aragoiera, nafar eta aragoiar juduek mintzaturiko hizkuntza izan zen. Orain galdurik dago[1].
  • Judu-latina, Erromatar Inperioaren juduek mintzaturiko hizkuntza izan zen. Orain galdurik dago.
  • Judu-portugesa, portugaldar juduek mintzaturiko hizkuntza izan zen. Orain aztarnak baino ez dira geratzen Belmonte inguruan eta Algarven.
  • Ladino, lehen Espainiako juduen hizkuntza izan zen eta egun bere ondorengoak diren sefardiena. Guztietan hedatuena izan zen eta bada.
  • Shuadit, okzitaniar juduek mintzaturiko hizkuntza izan zen. Orain galdurik dago.
  • Judu-frantsesa, iparraldeko Frantzia, Herbehereak eta mendebaldeko Alemaniako juduek mintzaturiko hizkuntza izan zen. Orain galdurik dago.

Erreferentziak

  1. Judeo-Aragones: Revista de Filología Española 8.136-41 (1946)

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q931969
  • Identifikadoreak
  • GND: 4228125-8
  • Wd Datuak: Q931969


Hizkuntza Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.