Jerez (ardoa)

Amontillado motako kopa bat eta olibak

Jerez (gaztelaniaz xeˈɾeθ edo xeˈɾes ahoskatua) ardo zuria da, lehorra gehienetan, kalitate finekoa. Espainian egiten da, Andaluziako Jerez de la Frontera (hortik datorkio izena), Puerto de Santa María eta Sanlúcar de Barrameda herrietan bereziki. Alkohol zenbatekoa 15°-tik 20°-rakoa du, eta sei baldintza bete behar ditu: ahogozo, kolore eta usain berezia, urtetsua izatea, gradu jakinak, eta aldaezintasuna. Mota ezagunenak hauek dira: manzanilla, fino, amontillado, oloroso, cream...

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2016-2-13 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q16398
  • Commonscat Multimedia: Sherry / Q16398

  • Identifikadoreak
  • GND: 4181138-0
  • NKC: ph444994
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q16398
  • Commonscat Multimedia: Sherry / Q16398


Gastronomia Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.