Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestra

Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestra Tolosan (Gipuzkoa) kokatuta dagoen akordeoi orkestra da. 25 kide inguruk osatzen dute eta ezaguna da nazioartean eskainitako kontzertuengatik eta baita lehiaketetan irabazitako sariengatik ere. Zuzendaria Isidro Larrañaga Moreno da eta akordeoiez gain orkestra kaxa, tinbal, baxu eta teklatuz osatzen da.

Historia

  • Isidro Larrañaga Belokik sortu zuen 1980. urtean.
  • 25 partaidez osatuta dago, beren adina 14 eta 35 urte bitartekoa delarik. Gehienak goi mailako musika ikasketak burutzen ari dira eta gainontzekoek aipatutako ikasketak amaitu dituzte.
  • Orkestra Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako herrialde ezberdinetan kontzertuak eskainiz eman zen ezagutzera duela 21 urte.
  • 1985eko apirilean Frantziatik bira egin zuen arrakasta handia lortuz. Maiatzean RTVE-ko "Gente Joven" saioan emanaldi bat eskaini zuen.
  • 1987an, bigarren orkestra bat sortu zen 9 eta 15 urte bitarteko musika ikasle gazteek osatua. Gaur egun 25 musikari inguruz osatuta dago, Isidro Larrañaga Morenoren zuzendaritzapean.
  • Bestalde, 1987 - 1989 bitartean, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, Nafarroako Gobernua eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz antolatutako zenbait jaialdietan parte hartu zuen.
  • 1988an RTVE-ren "Por la Mañana" eta ETB-ren "Iñigo En Directo" saioetan emanaldi ezberdinak eskaini zituen.
  • 1989 urteko azaroan Mutzig-go hiri frantziarrean ospaturiko "XVI Acordion International Gran Prix"-ean parte hartu zuen, lehen saria eta urrezko domina lortuz, bide batez nazioartean ezagutzera emanik.
  • 1997an, 2 orkestrek Bischwiller hiri frantziarrean ospatutako "XVII Acorcion International Gran Prix"-ean parte hartu zuen, zegokien mailetan zilarrezko domina eskuratuz.
  • 1998an, Italiako "Castelfidardo Nazioarteko Akordeoi Sari Nagusian" hartu zuen parte, bertan ere zilarrezko domina lortuz.
  • 2000n, Genevako hiri Suitzarrean ospatutako "XVIII Acordion International Gran Prix"-ean parte hartu zuen, urrezko domina lortuz.
  • 2001ean, "Kantabriako X. Nazioarteko Akordeoi Lehiaketan" parte hartu zuen, lehen saria eta urrezko domina erdietsiz.
  • 2002an, bi orkestrek hartu zuten parte "Kantabriako XI. Nazioarteko Akordeoi Lehiaketan" zegokien mailetan lehen saria eta urrezko domina irabaziz.
  • 2003an, bi orkestrak "Kantabriako XII. Nazioarteko Akordeoi Lehiaketan" lehiatu ziren, bertan gazteenek lehen postua eta urrezko domina lortu zituzten, eta helduen orkestrak bigarren postua eta zilarrezko domina lortu zituen.
  • 2007ko maiatzean, hainbat kontzertu eskaini zituen Galizian, ikusleen partetik aklamatua izanez. Urrian, orkestrak "Prague Harmonica Days" izeneko lehiaketa internazionalean lehen saria lotu zuen. Kategoria altuenean hartu zuen parte, 7 aurkariren kontra lehiatuz, eta 25 puntutik 23,8 eskuratuz. Epaimahaiak "Outstanding" ("Nabarmena") kalifikazioa eman zion.
  • Gaur egun, Isidro Larrañaga Morenok zuzentzen du orkestra, estilo ezberdinak interpretatzen jarraitzen dute kontzertu ugari eskainiz.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • Isidro Larrañaga Akordeoi Orkestra
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q9053237
  • Wd Datuak: Q9053237