Instituzionalismo (argipena)

Instituzionalismo gizarte zientzietan instituzio eta erakundeen eragina aztertu eta horren garrantzia nabarmentzen duten teoria eta eskolen multzo bat da. Zehazkiago:

  • neoinstituzionalismoa, gizartean instituzioek duten eragina aztertzen duen soziologia-eskola;
  • ekonomian, ekonomia instituzionala, instituzioek (ikaskuntza, eboluzioa) portaera ekonomikoan duten eragina aztertzen duen eskola, Thorstein Veblenen horri buruz egindako lanaren haritik eratutakoa, eta preferentzia, baliagarritasun eta oreka ekonomiko kontzeptuak darabiltzaten teoriekin kontrajarria;
  • ekonomian, ekonomia instituzional berria, aurrekoaren haritik, baina efizientzia, jabetza-eskubideak, transakzio-kostuak eta beste kontzeptu batzuk bereganatuz, merkatu, enpresa eta beste instituzioen rol ekonomikoa aztertzen duena, eta bereziki Ronald Coase, Douglass North, Elinor Ostrom eta Oliver Williamson ekonomilari nabarmenek ordezkatzen dutena.


Hau argipen orri bat da, izen bera izan beharko luketen artikuluak desberdintzeko.
Hona barne esteka baten bidez iritsi bazara, mesedez itzul zaitez hara eta zuzen ezazu esteka, artikulu egokira eraman dezan.