IMVIC

IMViC

IMVIC-a mikrobiologian bakterioak identifikatzeko erabilitako testa da, lau probek osatutakoa: indola (I), metilo gorria (M), Voges-Proskauer (V) eta zitratoa (C). Test honen emaitza batuketa ala kenketaren lau sinboloen bitartez adierazten da (+ ala -), proba bakoitzari dagokion sinboloa jarriz eta test honen inizialak jarraituz. Esaterako, (++--) formulak indol (+), metilo gorria (+), Voges-Proskauer (-) eta zitrato (-) adierazten du, eta Escherichia bakterioei dagokien IMVIC-a da.

Test hau oso erabilia da laborategian Enterobacteriaceae familiaren generoak (Salmonella, Shigella, Escherichia, Proteus, Yersinia...) desberdintzeko.

Indolaren probak proteinen metabolismoaren jardueran datza, eta metilo gorriarenak, Voges-Proskauer-enak eta zitratoarenak gluzidoen metabolismoa ikertzen dute.


  • Indolaren proba: metabolito horren ekoizpena -triptofano aminoazidotik abiatuta- antzematen du.
  • Metilo gorriaren proba: glukosaren hartzidura azido-mistoa antzematen du.
  • Voges-Proskauer-en proba: glukosaren hartzidura 2,3 butanodiolikoa antzematen du.
  • zitratoaren proba: identifikatu nahi den bakterioa zitratoa karbono-iturri bakartzat hartzeko gai den ala ez jakinarazten du proba honek.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1458991
  • Wd Datuak: Q1458991