Hizkuntza erreforma

Hizkuntza erreforma hizkuntza batean aldaketa sakona eragin nahi duen hizkuntza plangintza mota bat da. Normalean, aldaketa handi hori bi motatakoa izan daiteke: sinplifikazioa edo garbiketa. Lehenak hizkuntza errazago erabil dadin aldaketak bultzatzen ditu lexikoan eta gramatikan; garbiketak, berriz, hizkuntza kanpoko eraginetatik garbitzea du xede.

Erreforma nagusiak

  • Txinera: mandarinera dialekto estandar gisa hartu zen (1920), eta karaktere sinplifikatuak sartu ziren (1950).
  • Txekiera: Josef Jungmannen erreforma XIX. mendean.
  • Alemaniera: ortografia sinplifikatzeko erreforma (1996).
  • Hebreera: 1920ko hamarkadan hebreera modernoa sortu zuten hizkuntza biblikoan oin hartuz.
  • Hungariera: XIX. mende hasieran modernizazioa eman zen, 10.000 termino berri jasoz.
  • Turkiera: alfabeto arabiarraren ordez latindarra hartu zuten, arautze ortografiko berria ematearekin batera (1920ko hamarkda).

Ikus, gainera

  • Euskara batua
  • Hizkuntza plangintza
  • Hizkuntza politika

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q662175
  • Wd Datuak: Q662175