Hermopolis

Hermopolis[1] edo, batzutan, Hermopolis Magna, («Hermesen hiria»; egiptoeraz, Kmunu; antzinako grezieraz: Ἑρμοῦ πόλις μεγάλη; gaur egun, Al-Ashmunayn). Antzinako Egiptoko hiria, Kairotik 300 km-ra, Tebaidako mugetan, Goi Egiptoko XV. nomoaren hiriburua zena. Antzinateko erlijiogune seinalatua, munduaren sortzaile ziren zortzi jainkoei eskainia (Amon, besteak beste). Gero Tot jainkoari (grekoen Hermes) eskaini zioten, eta, K. a. IV. mendetik, erromesgunea izan zen. Erromatarrek oparoaldia ekarri zioten. Handik 12 km-ra den hiriko nekropolian (gaur egungo Tuna al-Jabal), Petosirisen, Alexandro Handiaren garaian Toten apaiz nagusi zenaren hilobia aurkitu da.

Antzinako Egiptoko garrantzi erlijioso eta politiko handiko hiria. Gaur egungo Mallawi hiritik ipar-mendebaldera eta Tell el-Amarnatik 30 kilometro iparraldera zegoen.

Hondar arkeologiko nagusiak

  • Dyehuty edo Thot jainkoaren omenezko tenplua: Zenbait zutabe oinarri
  • Amon jainkoaren omenezko tenplua. Lehen pilonoa
  • Amenemhat II.aren tenplua: Sarrera. XII. dinastia
  • Amenofis IV.a edo Akenaton faraoiaren tenplua: Erliebedun blokeen hondarrak. XVIII. dinastia
  • Seti II.aren tenplua: Hondarrak. XIX. dinastia
  • Beste interesgune batzuk
    • Katakonbak
    • Isadoraren hilobia
    • Petosirisen hilobia (Tuna el Gebel)
    • Ibisen hilerria (Ibiotafeion)

Hermopolis "Hermesen hiria", Antzinako Egiptoko bi hiriren izen greziarra da, non Dyehuty (Hermes greziarraren baliokidea) jainkoa gurtzen zen: Hermopolis Magna eta Hermopolis Parva.

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
  1. Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q732908
  • Commonscat Multimedia: Hermopolis Magna / Q732908

  • Identifikadoreak
  • GND: 4606502-7
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • TGN: 7534548
  • Atlas Digital del Imperio Romano: 21152
  • Wd Datuak: Q732908
  • Commonscat Multimedia: Hermopolis Magna / Q732908