Greg Louganis
Greg Louganis | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | San Diego, 1960ko urtarrilaren 29a (64 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | University of California, Irvine (en) Santa Ana High School (en) Miamiko Unibertsitatea Valhalla High School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | platform diver (en) , autobiografialaria, jauzilaria eta entrenatzailea |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 73 kilogramo |
Altuera | 175 zentimetro |
Jasotako sariak | ikusi
|
louganis.com | |
|
Gregory Efthimios "Greg" Louganis (El Cajon, Kalifornia, 1960ko urtarrilaren 29a) estatubatuar kirolaria da, tranpolin-jauzilaria. Aita samoarra zuen eta ama europarra, baina San Diegoko Louganis familiak hartu zuen semetzat. Bederatzi urte zituelarik hasi zen tranpolin-jauzian, eta hamasei urte zituela, Montrealgo Olinpiar Jokoetan (1976) parte hartu zuen Estatu Batuetako selekzioarekin. Urrezko domina irabazi zuen plataforma-jauzian. Los Angelesko jokoetan (1984) eta Seulgoetan (1988) urrezko dominak irabazi zituen tranpolin- eta plataforma-jauzietan. 1988an utzi zituen kirol-lehiaketak, eta antzerkian eta zineman hasi zen antzezle gisa. 1994an, New Yorkeko Gay Jokoetan parte hartu zuen, homosexuala zela erakutsiz. Hurrengo urtean, HIES gaixotasuna zuela jakinarazi zuen.
Erreferentziak
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Greg Louganis |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- Datuak: Q311332
- Multimedia: Greg Louganis / Q311332