Giltza (lanabesa)

Giltza torloju eta azkoinak askatu, sartu eta estutzeko erreminta da, gehienetan buru hexagonalekoa. Giltza finko nahiz erregulagarriak daude, azken hauek piezaren buruaren tamainara egokitzen direnak.

Bihurkinek ez bezala, giltzek buruaren inguruan eragiten dute tortsio indarra, eta indar momentua handituz lan egiten dute.

Giltza deitzen ditugun erremintak eta hauek behar dituzten torloju eta azkoin bereziak XV. mendetik ageri dira. Giltza erregulagarriak aldiz, XIX. mendean agertu ziren.

Ohar bedi zenbait aliketa torloju eta azkoinekin ere erabil daitezkeen arren, orokorrean ez direla giltzatzat jotzen, buru mota zehatz bati moldatuak ez diren heinean.

Giltza motak

Giltza finkoak

Zenbait giltza finko: bi giltza ireki bikoitz, eta bi giltza konbinatu (giltza irekia eta izarduna dituzte alde banatan)

Giltza finkoak edo aho finkodun giltzak erregulatu ezin diren giltzak dira. Ahoaren neurriarekin bat datorren torloju, azkoin edo zernahiren gain tortsio indar bat eragiteko pentsatuak dira. Beraz, piezaren tamaina ezberdinentzat neurri ezberdineko giltzak erabili behar dira. Biraarazi behar duten piezaren arabera aho forma ezberdinak dituzte, eta ondorioz giltza mota ugari aurki daitezke. Hemen zenbait:

  • Giltza irekia
  • Izar-giltza
  • Giltza konbinatua
  • Allen giltza, edo L motakoa
  • Matraka-giltza
  • Giltza dinamometrikoa
  • Estutzeko giltza
  • Tutu formakoa

Giltza erregulagarriak

Giltza erregulagarri ohikoena giltza zabalgarria da. Irudian, ekoiztetxe ezberdinetako giltza zabalgarriak.

Giltza erregulatarriak piezaren tamainara molda daitezke. Hauen artean ere mota ugari aurki daitezke. Adibidez:

  • Giltza zabalgarria (giltza ingelesa ere deitua)
  • Stillson giltza
  • Iturgin giltza
  • Euskal giltza
  • Ford giltza

Giltzen neurria

Giltza baten neurria adierazteko, balizko azkoinaren edo torlojuaren buruaren neurriak hartzen dira kontuan. Balio garrantzitsuena buruaren kontrako bi alde paraleloren arteko distantzia da, baina askotan zuztarraren diametroa ere kontuan hartzen da.

Giltza bikoitzetan, neurri bereko baina aho mota ezberdineko giltzak egon ohi dira, edo mota bereko ondoz-ondoko bi neurri. Azken kasuan, bi giltzen neurriak adierazten dira, zenbaki parea duena txikiena izanik (adibidez, 12/13 giltzak 12 eta 13 tamainako azkoinak estutzeko balio duten ahoak ditu).

Hexagonalak ez diren giltzek badute beren neurri sistema berezia.

Erabilera aholkuak

  • Neurri egoki eta zehatzeko giltza erabili. Hala egiten ez bada, gerta liteke azkoina edo torlojuaren burua leundu eta borobiltzea, askatzea zailduz.
  • Ez estutu torlojua edo azkoina behar baino gehiago. Giltzak berak eskaintzen duen palanka indarra ez handitu beste giltza edo aliketa bat erabiliz. Behar baino indar gehiago eginez gero, posible da azkoin edo torlojuak haria galtzea.
  • Ahal dela, erabili giltza finkoak erregulagarrien ordez.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q154411
  • Commonscat Multimedia: Wrenches / Q154411

  • Identifikadoreak
  • GND: 4728490-0
  • AAT: 300024714
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q154411
  • Commonscat Multimedia: Wrenches / Q154411
  • i
  • e
  • a
Eskuzko lanabesak
Ingelesez idatzita, Euskal Wikipedian oraindino sartu barik dauzkagun lanabes batzuk.
  • Sawhorse (en)
  • Lanabes-kutxa
  • Lan-mahai
  • Aliketa
  • Aliketa zabalgarri? (en)
  • Allen giltza
  • Arrabota (en)
  • Arrabotatxo? (en)
  • Azkoin-bihurkin? (en)
  • Bihurkin
  • Bikeztatzeko pistola? (en)
  • Birabarki
  • Ezten (en)
  • Ford giltza
  • Giltza
  • Giltza zabalgarri
  • Ginbalet
  • Harri mailu
  • Iturgin giltza
  • Katu (en)
  • Koipeztatzeko pistola? (en)
  • Kurrika
  • Laukai
  • Libragailu
  • Mailu
  • Mailutzar
  • Matxarda
  • Paleta
  • Palote
  • Paper-zulagailu
  • Pintore-arrabol
  • Pintzel
  • Puntzoi
  • Sarjenta (en)
  • Stillson giltza
  • Zorrozkailu
  • Zurdaki
  • Basin wrench (en)
  • Bradawl (en)
  • Breaker bar (en)
  • Card scraper (en)
  • Cat's paw (en)
  • Crowbar (en)
  • Fish tape (en)
  • Glass breaker (en)
  • Hammer tacker (en)
  • Hawk (en)
  • Impact driver (en)
  • Locking pliers (en)
  • Lug wrench (en)
  • Mitre box (en)
  • Multi-tool (en)
  • Plumber's snake (en)
  • Podger spanner (en)
  • Punch down tool (en)
  • Putty knife (en)
  • Slide hammer (en)
  • Socket wrench (en)
  • Spike maul (en)
  • Staple gun (en)
  • Stitching awl (en)
  • Strap wrench (en)
  • Tactical light (en)
  • Tire iron (en)
  • Torque wrench (en)
  • Upholstery hammer (en)
  • Tresna motak
    Basozaintzakoak
    Ebaki eta arbastatzekoak
    Eskuz erabiltzekoak
    Garbitzekoak
    Metala lantzekoak
    Nekazaritza eta lorezaintzakoak
    Neurtu eta lerrokatzekoak
    Sukaldekoak
    energia-iturridunak
    Zura lantzekoak