Georg Forster
Georg Forster | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Mokry Dwór, Pomeranian Voivodeship (en) , 1754ko azaroaren 27a |
Herrialdea | Bi Nazioen Errepublika Royal Prussia Mainzeko errepublika |
Heriotza | Paris, 1794ko urtarrilaren 10a (39 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: istripu zerebrobaskularra Sukar erreumatikoa |
Familia | |
Aita | Johann Reinhold Forster |
Ezkontidea(k) | Therese Huber (en) (1785eko irailaren 3a - |
Seme-alabak | ikusi
|
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Saint Peter's School (en) |
Hezkuntza-maila | doktoretza |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | esploratzailea, antropologoa, etnologoa, pteridologoa, liburuzaina, idazlea, itzultzailea, ornitologoa, iraultzailea, biologoa, botanikaria, unibertsitateko irakaslea, kazetaria, entomologoa, mikologoa, autobiografialaria, naturalista, arte-historialaria, geografoa eta bidaiaria |
Enplegatzailea(k) | Johannes Gutenberg University Mainz (en) Vilnius University (en) (1784 - 1787) |
Jasotako sariak | ikusi |
Kidetza | Royal Society Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia Prusiako Zientzien Akademia Göttingengo Zientzien Akademia |
Johann Georg Adam Forster (Nassenhuben, Erret Prusia, Poloniako Erresuma, 1754ko azaroaren 27a - 1794ko urtarrilaren 10a) naturalista, etnologo, bidaia idazle, kazetari eta iraultzailea izan zen. Gaztea zelarik bere aita Johann Reinhold Forster hainbat espediziotan lagundu zuen, James Cooken Ozeano Pazifikora egin zuen bigarren bidaia barne. Bere bidaiaren kronikak Polinesiako etnologian garrantzitsua izan zen, eta gaur egun ere lan errespetatua da. Liburu horren ordainean Royal Societyn onartu zuten 22 urte zituelarik. Bidaia literatura zientifikoaren aitzindaritzat hartzen da.
Forster figura zentraletako bat izan zen Alemaniako Argien Garaian. Korrespondentzia izan zuen garaikideak izan ziren beste askorekin, bere lagunmina zen Georg Christoph Lichtenberg barne. Bere ideiek influentzia handia izan zuten Alexander von Humboldten lanean, XIX. mendeko zientzialaririk garrantzitsuenetako bat. Frantziak Mainz okupatu zuenean 1792an Forster hiriko Jakobinoen Klubaren sortzaileetako bat izan zen, eta garrantzia handia izan zuen Mainzeko Errepublikaren sorreran, Alemaniako estatu errepublikarren artean lehenengoen artean. 1793ko uztailean, Parisen Mainzeko Errepublikaren ordezkari gisa ari zela Prusia eta Austriak hiria bereganatu zuten eta deserriratua izan zen. Alemaniara ezin itzulita, bere lagun eta familiarengandik urrun, Parisen hil zen gaixo 1794an.
- Datuak: Q58062
- Multimedia: Georg Forster / Q58062
- Espezieak: Johann Georg Adam Forster