Gebelein

Gebelein edo Per-Hathor, Goi Egiptoko IV. nomoko hiri bat da, Tebasetik 30 kilometro hegoaldera dagoena.

  • Izen egiptoarra: Inerty "bi harkaitzak", hiria osatzen duten bi harkaitzei erreferentzia eginez, Per-Hathor "Hathorren etxea" ere deitua, Hathor jainkosaren tenpluagatik, hiriko jainkosa dena.
  • Izen greziarra: Pathyris aurrekotik eratorria, eta Afroditopolis "Afroditaren hiria", idazle greziarrek, Afrodita, Hathorrekin lotu baitzuten.
  • Izen arabiarra: Gebelein, Naga el Gherira.

Garrantzi handiko tokia, aro aurredinastikotik (Naqada), grekoerromatar garairarte, bere kokapen estrategikoagatik, Nilo ibaiaren zati handi bat kontrolatzea ahalbidetzen baitzuen. Ekonomikoki eta kulturalki, hiri kosmopolita eta loratua, destakamendu militar garrantzitsu eta hilobi aberatsekin, Ernesto Schiaparellik industuak.

Hondar arkeologikoak

  • Antzinako hiria
  • Hathorren tenplua, III. dinastiaren hasieratik grekoerromatar garairarte
  • Nekropolia, Egiptoko lehen tarteko aroko hilobiekin
  • Zenbait faraoiren baxuerliebe, estela eta inskripzio ugari: Nebhepetra-Mentuhotep (XI. dinastia), Dyedneferra-Dedumose II.a, Dyedanjra-Montuemsaf eta Sejemra-Sanjatauy Neferhotep III.a (XIII. dinastia), Jian eta Aauserra-Apepi (XV. dinastia), Sobkemsaf II.a (XVII. dinastia), Tutmosis III.a (XVIII. dinastia) eta Seti I.a (XIX. dinastia).
  • Papiro ugari idazkera demotiko eta greziarrean idatziak, Hathorren tenpluan aurkituak.

Bibliografia

  • Schiaparelli, E.- La missione italiana a Gebelein, ASAE 21 (1921) 126-128.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1496830
  • Commonscat Multimedia: Gebelein / Q1496830

  • Identifikadoreak
  • GND: 4804217-1
  • LCCN: sh95005751
  • SUDOC: 137926618
  • Lekuak
  • Atlas Digital del Imperio Romano: 21134
  • Wd Datuak: Q1496830
  • Commonscat Multimedia: Gebelein / Q1496830