Garazi Murua

Garazi Murua

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaGetxo, 1995eko urtarrilaren 24a (29 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaEuskal Herriko Unibertsitatea : ekonomia
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Athletic Club Femenino B / 2014
East Tennessee State Buccaneers football2014 / 2014
Athletic Club2015 / 20241788
 
Posizio edo espezialitateaatzelaria
Altuera1,67±0,001 metro

Garazi Murua Astorkiza (Getxo, 1995eko urtarrilaren 24a) bizkaitar futbolari ohia da, atzelari postuan jokatzen zuena.[1] 2011n Lezamara iritsi zenetik kadete mailan, hamar denboraldi eta 178 partida jokatu zituen, eta 2015-2016ko ligako azken txapeldunetako bat da. Penalti jaurtiketetan espezializatu zen, eta zortzi gol sartu ditu bere ibilbidean.

Biografia

Andra Mari Ikastolan eta Bizkerre Futbol Taldean ekin zion futbolari. 15 urte zituela, Athletic B taldean hasi zen jokatzen. Lehen taldera heldu baino lehen, bost hilabetez Ameriketako Estatu Batuetako ligan ibili zen, East Tennessee State Unibertsitatearen taldean. Ondoren, 2014-2015eko denboraldiko bigarren itzulian egin zuen debuta Espainiako Lehen Mailan, Juanlu Fuentesen eskutik, Collerenseren kontra. Hurrengo sasoian, talde zuri-gorriak, denboraldi bikaina eginda, liga irabazi zuen. Bide horretan, Muruak norgehiagoka guztiak jokatu zituen, eta Lehen Mailan egonkortu zen. Geroztik, Athleticeko lehen taldeko kapitaina izan da urte askoan, harik eta disko hernia baten ondorioz 2023ko martxoan ebakuntza egin zioten arte. Azken partida 2022ko maiatzaren 15ean jokatu zuen, Lezaman, Sevillaren aurka.[2]

Biografia

Taldeak

Taldea Urtea
Athletic 2015-2024

Palmaresa

Urtea Titulua Taldea
2015-16 Superliga Athletic

Erreferentziak

  1. Gascon, Ainara Arratibel. ««Epe ertainera ohikoa izan beharko luke guk San Mamesen jokatzeak»» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-04-15).
  2. «Garazi Muruak futbola utziko duela iragarri du» Berria 2024-06-04 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q37349828
  • Commonscat Multimedia: Garazi Murua / Q37349828

  • Wd Datuak: Q37349828
  • Commonscat Multimedia: Garazi Murua / Q37349828