European Union Public Licence

Europar Batasuneko Lizentzia Publikoa, bere akronimo EUPL ingelesarekin ezagunagoa, (European Union Public License), software libreko lizentzia bat da copyleft estilokoa. Europar Batasunean sortu da etorkizunean administrazio publikoetarako aplikazio informatikoak liberatzeko eta zabaltzeko asmoarekin.

Asmoa da etorkizunean Europako hizkuntza ofizial guztietara itzultzea eta Europako lege esparru guztietan baliagarria izatea. Horretarako Europako estatu guztietako hainbat lege xehetasun kontuan hartu beharko.

EUPL bertsioak

  • (Ingelesez) European Union Public Licence v.1.0 2007. urtean ingelesez, frantsesez eta alemanez Europako Batzordeak onartua. Eta hurrengo urtean beste 19 hizkuntzatan Europako Batzordeak onartua.
  • (Ingelesez) European Union Public Licence v.1.1 Europako Batzordeak onartua eta aurreko bertsioaren argibideekin erabilitako hizkuntza guztietan.

Beste lizentzia batzuekiko bateragarritasuna

Software librean ohikoak diren hainbat lizentzi libreekin eta kode irekiekin bateragarritasuna lortzeko asmoarekin sortu zen lizentzia hau.

Bateragarria da GNU GPL eta beste copyleft estiloko lizentziekin.

  • General Public License (GPL) v. 2
  • Open Software License (OSL) v. 2.1, v. 3.0
  • Common Public License v. 1.0
  • Eclipse Public License v. 1.0
  • Cecill v. 2.0

Kanpo estekak

  • (Ingelesez) European Union Public Licence (EUPL) 22 hizkuntzetan eskuragarri
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1376919
  • Wd Datuak: Q1376919