Erorkin

Whitby abadetxearen erorkinak, Ingalaterran.

Erorkinak edo aurriak gizakiek altxatutako eraikuntzen aztarnak dira, partzialki edo osorik eroriak.[1] Erorketa horien arrazoiak ugari izan daitezke: txikizioak, utzikeria, hondamendiak, gerrak...

Erorkin motak

Erorkinak mota askotakoak izan daitezke:

  • Herriak:Batzuk mundu osoan ezagunak dira, esaterako Ponpeiaren eta Erromatar foroaren erorkinak edo, Euskal Herrian, Andelos eta Otxate herrien aztarnak. Gerta daiteke ere horrelako erorkinak ur azpian egotea; hori da, adibidez, urtegi azpian gelditu diren herrien kasua, Euskal Herrian Ganboa udalerria, Uribarri Ganboako urtegiaren azpian edo Itoitz izen bereko urtegiaren azpian.
  • Gazteluak:Nafarroako Erresumaren garaiko gehienak egoera horretan daude, adibidez: Amaiurko gaztelua, Deioko gaztelua.
  • Monasterioak eta abadetxeak: Glastonburyko abadia, Fountains abadia.
  • Jauregiak: Tebasko gaztelua.
  • Lantegiak: Normalean ez daude hain baloratuta.
  • Meategiak: Arditurri
  • Elizak: Morosoko San Lukas eliza, San Miguel del Pui eliza (La Pobla de Segur),
  • Baselizak: Tuterako San Gregorio baseliza
  • Domus erromatarrak.

Garantzia

Mundu osoan daude eta baloratzeko garaian ikuspuntu ugari aipa daitezke: arkeologia, artea, parapsikologia, kondaira, antropologia, sinbolismoa. Asko babestuak daude eta informazio iturri garrantzitsua dira; beste batzuk, aldiz, kasik balore sentimentala besterik ez dute.

Erreferentziak

  1. http://www.ehu.eus/hirigintza/index.php?title=Lankide:Unai_Fdz._de_Betoño/Arkitektura_hiztegia/R

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q109607
  • Commonscat Multimedia: Ruins / Q109607

  • Identifikadoreak
  • GND: 4050934-5
  • LCCN: sh85115792
  • NDL: 01183899
  • NKC: ph127767
  • AAT: 300008057
  • Wd Datuak: Q109607
  • Commonscat Multimedia: Ruins / Q109607