Elkin Lucena

Elkin Lucena
Bizitza
JaiotzaMedellín, 1939 (84/85 urte)
Jarduerak
Jarduerakmedikua

Elkin Lucena Quevedo (Medellín, 1939) kolonbiar genetista da. Bera izan zen Latinoamerikan haur probeta bat jaiotzea lortu zuen lehenengoa. Medikuntzako ikasketak egin zituen Bogotako Santafe Unibertsitatean, eta esterilizazioan espezializatu zen. Gai horri buruzko ezagutzen transferentziarako zentroaren antolatzaile izan da. Genetikaren alorrean egin dituen ekarpenei esker, hainbat sari irabazi ditu, bai bere herrialdean, bai atzerrian: Andrologo Gorena saria Sao Paulon (1987), Andrologiako Elkarte Panamerikarrak emana; Giza Ugalketako Espezialista, Peruko Elkarte Zientifikoak emana, eta Kolonbiako Andrologia Elkarteak egiten duen ohorezko aipamena (1991).

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2015-11-8 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q21406094
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Lur: 03920/eu_l_2634/l2634
  • Wd Datuak: Q21406094