Elektronika

Artikulu hau zirkuitu elektrikoetan elektroien mugimendua aztertzen duen fisikaren eta ingeniaritzaren adarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elektronika (argipena)».
Osagai elektronikoak.

Elektronika zirkuitu elektrikoetan, batez ere material erdieroalezkoetan, elektroien eta kargatutako beste partikula askeen mugimendua aztertzen duen fisikaren eta ingeniaritzaren adarra da.

Elektronikaren barruan hainbat adar aurki ditzakegu:

  • Elektronika analogikoa.
  • Elektronika digitala.
  • Mikroelektronika.
  • Nanoelektronika.
  • Optoelektronika.
  • Potentzia-elektronika.

Historia

Elektronika, hasieran, elektrizitate esperimentuekin lotuta zegoen, 1883an T. A. Edisonek eta beste ikertzaile batzuek hari gorizko lanparen emisio termoionikoa aurkitu zutenean. «Edisonen efektua» argitu gabe geratu zen 1897an Thompson fisiko britainiarrak efektu hori elektroien eraginez gertatzen zela erabaki zuen arte. XX. mendearen hasieran J.A. Flemingek efektu termoionikoa korronte alternoak zuzentzeko erabili zuen (diodoa) eta 1906an L. Forestek beste elektrodo bat sartu zuen (sarea) anodoaren eta katodoaren artean oso potentzia gutxi kontsumituz kontrolatu ahal izateko (triodoa). Esan daiteke une horretan hasi zela elektronika, aurkikuntza horrek osziladoreak eta anplifikadoreak egiteko bidea ematen baitzuen. Hortik aurrera elektrodo gehiagoetako balbulak egin ziren: pentodoa, hexodoa... Elektronikaren beste alderdi garrantzitsua fotoelektrikarekin zerikusia duena da. Alor horri Hertzek eman zion hasiera, 1887an zelula fotoelektrikoa aurkitu baitzuen, gertaera hori Einsteinek 1905ean azaldu zuen arren. Hasierako garai horietan elektronikak eta telekomunikazioak batera egin zuten aurrera. XIX. mendearen bukaeran Marconik lehenengo lotura telegrafo elektrikoak egin zituen eta geroago, trantsistoreak oinarritzat hartuta, gero eta osagai elektroniko txikiagoak egiten hasi ziren. Dentsitate altuko zirkuitu txiki horiek (mikroprozesagailuak) aurrerapen handiak ekarri dituzte ordenagailuen teknologiarako eta robotikarako, alde batera utzi gabe kontsumoko gai ugari, hala nola bideokasetak, segurtasun sistemak eta abar. Optika eta elektronika batzean fotodetektagailuak, laserrak, zuntz optikoak eta abar sortu ziren.

Tresneria elektronikoa

Osagaien eta zirkuituen ezaugarri fisikoak neurtzeko erabiltzen diren tresnak honako hauek dira:

Osagai elektronikoak

Osagai pasiboak

Osagai aktiboak

Erreferentziak

  • Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q11650
  • Commonscat Multimedia: Electronics / Q11650

  • Identifikadoreak
  • BNF: 11934822z (data)
  • GND: 4014346-6
  • LCCN: sh85042383
  • NDL: 00561449
  • NKC: ph114454
  • NARA: 10640812
  • AAT: 300253971
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D004581
  • Wd Datuak: Q11650
  • Commonscat Multimedia: Electronics / Q11650
  • i
  • e
  • a
Neurri elektrikoak
(unitatea)
Potentzial diferentzia edo tentsioa (V) • Indar elektroeragilea (V) • Intentsitatea edo korrontea (A) • Eroankortasuna (S/m) • Erresistibitatea (Ωm) • Erresistentzia (Ω) • Erreaktantzia (Ω) • Inpedantzia (Ω) • Konduktantzia (S) • Suszeptantzia (S) • Admitantzia (S) • Karga elektrikoa (C) • Kapazitantzia edo kapazitatea (F) • Induktantzia (H) • Potentzia elektrikoa (W) • Maiztasuna (Hz) • Irabazia (dB) • Balio efikaza
Neurgailuak
Legeak
Elektrizitate iturriak
Korronteak
Eroale eta konexioak
Konexio konfigurazioak
Seinaleak
Osagai elektronikoak
Pasiboak
Aktiboak
Elektromekanikoak
EtengailuaSakagailua • Kommutadorea • ErreleaKontaktorea
Motor elektrikoak
Korronte zuzenekoak
Korronte alternokoak
Motor asinkrono monofasikoa • Motor asinkrono trifasikoaMotor unibertsala
Zirkuitu integratuak
Analogikoak
OsziladoreaAnplifikadore operazionala • 555 tenporizadorea
Digitalak
Ate logikoa • Memoria • MikrokontrolagailuaPUZaGPUa
Mistoak
Zirkuituen diseinua
Zirkuitu-diagramaIkur elektronikoa • Prototipo plaka • Zirkuitu inprimatua • Diseinu elektroniko automatizatua
Arriskuen prebentzioa