Edinburgheko Hiri Berria

Edinburgheko Hiri Berria
eta Hiri Zaharra
1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Hiri Berriaren ikuspegia Edinburgheko gaztelutik ikusita.
55°57′17″N 3°11′53″W / 55.95472°N 3.19806°W / 55.95472; -3.19806
Mota Kulturala
Irizpideak ii, iv
Erreferentzia 728
Kokalekua  Eskozia
Eskualdea2 Europa/Ipar Amerika
Izen ematea 1995 (XIX. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Edinburgheko Hiri Berria, ingelesez New Town, hots, "Hiri Berria", Eskoziako gaeleraz: Baile Ùr eta eskozieraz: New Toun, Eskoziako Edinburgh hiriburuko auzoa da. UNESCO erakundeak 1995an Hiri Zaharrarekin batera Gizateriaren Ondare izendatu zuen.

Historia

Edinburgheko erdigunea:      Edinburgheko Hiri Zaharra      Edinburgheko Hiri Berria      West End

XVII mendean Albany eta Yorkeko dukeak, gerora Jakue II.a Ingalaterrakoa eta VII.a Eskoziakoa izango zenak Holyrooden errege komisario zela Edinburgh hiriaren iparraldeko lur lauetan aintziraren atzean hiria heda zitekeela pentsatu zuen eta hori ahalbidetzeko legea sortu zuen. 1682an dukeak hiria utzi zuen Errege izateko eta haren proposamena aurrera eramateko erabakia atzeratu egin zen.

1766an hiri berria planifikatzeko diseinu lehiaketa bat antolatu zen eta 26 urtetako adina zuen James Craig arkitektoak irabazi zuen. Hurrengo urtean abiatu ziren lanak iparraldeko zubiaren atzean. 1830 hamarkadan lakua lehortu egin zuten eta hiri berria 1850 inguruan bukatu zuten eraikitzen.

Deskribapena

Hiru kale paralelo daude. Kale nagusia, erdikoa, George Street da, garai hartan Erresuma Batuko erregea zen Jurgi III.aren omenez. Iparraldeko kale paraleloa Queen Street da eta hegoaldekoa St. Giles Street, hiriko patroia.

Hiri Berriaren ikuspegi panoramikoa Edinburgheko gaztelutik ikusita.

Iruditegia

  • Bute House
    Bute House
  • Eskoziako Bankua
    Eskoziako Bankua
  • Hiri Berria
    Hiri Berria
  • Ataria
    Ataria
Charlotte Square enparantzako iparraldea, Robert Adam arkitektoaren lana. Bute House, erdialdean Eskoziako Lehen Ministroaren egoitza ikus liteke.

Ikus gainera

Kanpo estekak

  • Edinburgheko Hiri Berria UNESCOren webgunea (Ingelesez)
  • Hiri Berriari buruzko argibidea (Ingelesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q590710
  • Commonscat Multimedia: New Town of Edinburgh / Q590710

  • Wd Datuak: Q590710
  • Commonscat Multimedia: New Town of Edinburgh / Q590710
  • i
  • e
  • a
Edinburgh hiriko auzoak
Eremuak
  • i
  • e
  • a
Ingalaterra
Eskozia
Gales
Ipar Irlanda
Itsasoaz haraindiko lurraldeak

Gough uhartea eta Uharte Helezina, Tristan da Cunha • Henderson uhartea •Saint George herria eta lotutako gotorlekuak