EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatea

EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatea
Datuak
Motafakultatea
HerrialdeaEspainia
Jarduera
Honen parteEuskal Herriko Unibertsitatea
Agintea
ZuzendariaFernando Plazaola Muguruza
Egoitza nagusi
  • Leioa-Erandioko unibertsitate gunea
  • 43°19′48″N 2°58′06″W / 43.330031°N 2.968238°W / 43.330031; -2.968238
Historia
Sorrera1971
webgune ofiziala

Zientzia eta Teknologia Fakultatea Euskal Herriko Unibertsitateko zentroa da eta Bizkaiko campusean dago, Leioa-Erandioko gunean. 1968. urtean hasi zuen bere ibilbidea Zientzia Fakultatea izenarekin, Justo Mañas Díaz Doktorea Irakaslearen eskutik. Hasiera batean, garai bateko Nautika Eskolan kokatuta zegoen, Deustuko zubiaren ondoan. Eta 1971-72 ikasturte hasieran, bere gaur egungo kokalekura, Leioa-Erandioko gunera, eraman zen.

2019ko urtean zehar, ikastegiaren 50. urteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu zituen EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak.[1]

Fakultatea aitzindaria izan zen 1970eko hamarkadan euskara zientifikotzen eta zientzia euskaratzen. 50 urteko historian funtsezko urratsak eta ekimenak abiatu dira bertatik.[2][3]

Titulazioak

2018-2019 ikasturtean, bederatzi gradu eta gradu bikoitz bat eskaini ditu EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak:

  • Biologiako Gradua
  • Biokimika eta Biologia Molekularreko Gradua
  • Bioteknologiako Gradua
  • Fisikako Gradua
  • Geologiako Gradua
  • Ingeniaritza Elektronikoko Gradua
  • Ingeniaritza Kimikoko Gradua
  • Matematikako Gradua
  • Kimikako Gradua
  • Gradu bikoitza Fisikan eta Ingeniaritza Elektronikoan

Dekanoak

Sortu zenetik, hamar Dekano izan ditu EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateak:

  1. Justo Mañas Díaz (1968-1973)
  2. Mariano Mellado Rodríguez (1973-1976)
  3. Antonio Bernalte Miralles (1976-1979)
  4. José María Amigó Descarrega (1979-1981)
  5. José Antonio Madariaga Zamacona (1981-1988)
  6. Leonardo Lorente Fernández (1988-1994)
  7. Mauel J. Tello León (1994-2000)
  8. Juan Ramón González Velasco (2000-2007)
  9. Esther Domínguez Pédrez (2007-2018)
  10. Fernando Plazaola Muguruza (2018-...)

Erreferentziak

  1. «EHUko Zientzia eta Teknologia fakultateak 50 urte bete ditu» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-04-09).
  2. Campusa. (2020). «‘Amets bikoitza: Euskara zientifikotzea eta zientzia euskaratzea’ liburua argitaratu da» UPV/EHU (UPV/EHU) (Noiz kontsultatua: 2021-01-21).
  3. Iturbe Barrenetxea, Jacinto; Txurruka Argarate, Jesus Mari. (2020). Amets bikoitza. Euskara zientifikotzea eta zientzia euskaratzea. Zientzia eta Teknologia Fakultatearen historia euskalduna. UPV/EHU arg ISBN 978-84-1319-251-2. (Noiz kontsultatua: 2021-01-21).

Ikus gainera

Kanpo estekak

  • Zientzia eta Teknologia Fakultateko webgune ofiziala
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q65218867
  • Lekuak
  • OSM: 2079601
  • Wd Datuak: Q65218867