Datuak biltzeko gailu

Datuak biltegiratzeko zenbait gailu elektroniko

Datuak bitzeko edo biltegiratzeko gailuetan, informazioa (datuak) erregistratzen da bitartekoren batean. Eskuz idatzitakoa, grabazio fonografikoa, zinta magnetikoa eta disko optikoak dira biltegiratzeko bitartekoen edo euskarrien adibideak. RNA eta DNA bezalako molekula biologikoak datuen biltegitzat hartzen dituzte batzuek.[1][2] Ia edozein energia-motarekin bideratu daiteke grabazioa edo erregistratzea. Datuak elektronikoki biltegiratzeko, energia elektrikoa erabiltzen da datuak gorde eta berreskuratzeko.

Datu digitalak bitarteko digital batean biltegiratutako datuak dira. Datu informatikoak biltegiratzea da erabilera orokorreko ordenagailu baten oinarrizko funtzioetako bat. Dokumentu elektronikoak askoz leku txikiagoan gorde daitezke paperezko dokumentuak baino.[3] Barra-kodeek makinaz irakur daitezkeen datuak paperean grabatzeko aukera ematen dute.

Grabazio-bitartekoak edo media

Informazioa erregistratu dezakeen material fisikoa da grabazio-bitartekoa. Berriki informazioa lau grabazio-bidetatik erregistra daiteke (inprimatuta, filmatuta, magnetikoki eta optikoki); eta lau modutan ikusi edo entzun daiteke: telefonoa, irratia, telebista, eta Internet.[4] Grabazio digitalerako formatuak asko dira, informazio-mota, bitartekoa eta erabiltzen den sistemaren arabera. Formatu estandarren erabilera bultzatzen da datuen trukea errazteko.

Ondoko kategoriak bereiz daitezke bitarteko digitalei begira:

  • Magnetikoak: zinta magnetikoa, disko malgua eta disketea eta disko gogorrak.
  • Optikoak: disko optikoa, CDa, DVDa eta Blu-ray.
  • SSD edo egoera solidoko unitatea. USBetan edo flash memorietan erabilita.

Bestelako gailuak eta media

  • Edisonen zilindro fonografoa c. 1899. Zilindro fonografoa biltegiratzeko bitarteko bat da. Fonografoa biltegiratzeko gailutzat har daiteke.
    Edisonen zilindro fonografoa c. 1899. Zilindro fonografoa biltegiratzeko bitarteko bat da. Fonografoa biltegiratzeko gailutzat har daiteke.
  • Bobina irekiko zinta-grabagailua (Sony TC-630), non grabagailua biltegiratzeko gailua den, eta zinta magnetikoa datuak gordetzeko bitartekoa den.
    Bobina irekiko zinta-grabagailua (Sony TC-630), non grabagailua biltegiratzeko gailua den, eta zinta magnetikoa datuak gordetzeko bitartekoa den.
  • DNA eta RNA biltegiratze biologikorako bitartekotzat har daitezke.[1]
    DNA eta RNA biltegiratze biologikorako bitartekotzat har daitezke.[1]

Erreferentziak

  1. a b Gilbert, Walter. (Feb 1986). «The RNA World» Nature 319 (6055): 618.  doi:10.1038/319618a0. Bibcode: 1986Natur.319..618G..
  2. Hubert, Bert. (9 January 2021). DNA seen through the eyes of a coder. .
  3. Rotenstreich, Shmuel. «The Difference between Electronic and Paper Documents» George Washington University.
  4. Lyman, Peter; Varian, Hal R.. (October 23, 2003). HOW MUCH INFORMATION 2003?. UC Berkeley, School of Information Management and Systems.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q193395
  • Commonscat Multimedia: Data storage / Q193395

  • Identifikadoreak
  • GND: 4351464-9
  • NKC: ph293207
  • AAT: 300220523
  • Wd Datuak: Q193395
  • Commonscat Multimedia: Data storage / Q193395