Danubioko Eskola

Danubioko paisaia de Wörth gazteluarekin (1520-25), Albrecht Altdorferren margolana, Alte Pinakothek, Munich.
Lucas Cranch Zaharraren Edengo lorategia.

Danubioko Eskola edo Donaukoa (alemanez: 'Donauschule edo Donaustil') XVI. mende hasierako margolarien zirkulu baten izena da. Margolari hauek Danubio haranaren inguruan bizi ziren, Bavarian eta Austrian.

Garrantzia

Margolari hauetako batzuko oso berritzaileak izan ziren. Askotan, grabatua landu zuten, akuaforte teknika erabiliz. Lehenengo margolariak izan ziren paisaiaren artea erabiliz, paiasaialari hutsak. Irudiek oso garbi Matthias Grünewalden eragina erakusten dute: oso espresiboak dira eta, batzutan ere, espresionistak. Eragin italiarra eskasa da; halaber, modu batez, Eskandinaviar Berpizkundearekin puskatu zuten. Esan daiteke arlo askotan bere garaien aurretik lan egin zutela.

Margolari ezagunak

Beste partaideen artean hauek izan ziren ezagunenak:

  • Albrecht Altdorfer
  • Wolf Huber
  • Jörg Breu Zaharra
  • Rueland Frueauf Gaztea
  • Augustin Hirschvogel

Lucas Cranach Zaharrak eragin handia izan zuen eskola honen gainean eta batzutan barruan sartu egin zaio.

Bibliografia

  • Stange, Alfred. Malerei der Donauschule. Múnich: Bruckmann, 1971.
  • Stadlober, Margit. Der Wald in der Malerei und der Graphik des Donaustils. Viena: Böhlau, 2006.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q587691
  • Commonscat Multimedia: Danube School / Q587691

  • Identifikadoreak
  • BNF: 12538128h (data)
  • GND: 4150414-8
  • LCCN: sh2007001526
  • SUDOC: 034647538
  • AAT: 300263782
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q587691
  • Commonscat Multimedia: Danube School / Q587691