Dantzut
Dantzut | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Ermua |
Musika mota | rock |
Urteak | 1995—1999 |
Dantzut 1995ean Ermuan sortutako rock talde bat da.[1][2] Julio Kageta taldearen ibilbidea amaitu zenean, taldeko kide izandakoek Esther Astarloarekin batera sortu zuten.[2] 1999an taldea desegin zenean, Esther ez beste guztiek Puto Amoak Matematiketan taldea sortu zuten.[2]
Taldekideak
- Esther Astarloa: Ahotsa[2]
- Juanmi Bravo: Bateria[2]
- Iker Saenz de Zaitegi: Gitarra[2]
- Markos Gimeno: Baxua[2]
- Carlos Balseiro: Soinu teknikaria[2]
Diskografia
- S.B. (1996, autoedizioa)[1][2]
6 kantako kasetea. Carlos Balseiro arduratu zen grabaketaz Lorentzo Records estudioan, Josu Monje eta Aitor Ariñorekin batera. Diseinu lanak Markos eta Estherrek egin zituzten.[2] - Nahiezkero (1998, IZ)[1][2]
Soinu teknikaria Julio Kagetan ibilitako Patxi Linares izan zen.[2]
Erreferentziak
- ↑ a b c «Dantzut» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-02-01).
- ↑ a b c d e f g h i j k l «Dantzut» Ermuako Udal Liburutegia (Noiz kontsultatua: 2020-02-01).[Betiko hautsitako esteka]
Kanpo estekak
- Dantzut - Badok euskal musikaren ataria
- Zuzeneko argazkiak Gasteizen.