Batman (Turkia)

Batman
hiria
Irudi gehiago
Administrazioa
Herrialdea Turkia
ProbintziaBatman
Izen ofizialaÊlih
Posta kodea72000
Geografia
Koordenatuak37°53′N 41°08′E / 37.88°N 41.13°E / 37.88; 41.13
Map
Altuera550
Demografia
Biztanleria445.874 (2020)
26.357 (2018)
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+03:00
http://www.batman.bel.tr/
Artikulu hau Turkiako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Batman (argipena)».

Batman (kurdueraz: Êlih) Turkiako hiri bat da, Anatolia Hego-ekialdeko Eskualdekoa, eta izen bereko Batman probintziako hiriburua. 2008. urteko erroldan 313.355 biztanle zeuden.

Petrolioa ekoizten duten gune garrantzitsua da, eta Batmango findegietan egunero 22.000 petrolio-barril inguru ekoizten dituzte.

Hiria itsasotik 540 metro ingurura dagoen meseta batean kokatuta dago, Batman eta Tigris ibaiek bat egiten duten lekutik hurbil.

Aireportua daukate, eta militarren basea ere badago: hegazkinek eta helikopteroek erabiltzen zuten Golkoko Gerran.

Historia

XX. mendeko 50eko hamarkadara arte Batman Iluh izeneko herria zen, 3.000 biztanle ingurukoa. 40ko hamarkadan petrolio-putzuak aurkitu zituztenetik herria arin hazten eta garatzen hasi zen. 1957. urtean Batman izena ipini zioten herriari, ibaiarena hain zuzen, eta hiri-izaera eman zioten, baita barrutiko hiri nagusitzat hartu ere. Eraikuntza eta biztanleria nabarmen hazi ziren hurrengo 50 urteetan.

1967. urtean petrolioa garraiatzeko 511 km-ko hobia egin zuten Batman hiritik Dörtyol itsas portua zuen hiriraino. 1990. urtean Batman probintziako hiriburu izendatu zuten.

Ekonomia

Diru-iturri nagusi den petrolioaz gain, Batmanen elikagaigintza (edariak eta prestatutako janariak), altzarigintza, oinetakogintza, eta makineria, produktu kimikoak, eta garraio-ekipamendua ekoizten da.

Hezkuntza

2007. urtean Batmango Unibertsitatea ireki zuten hirian, eta Erasmus programako partaide da harrezkero.

Klima

    Datu klimatikoak (Batman)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 16.4 23.5 30.6 35.8 38.5 43.0 46.5 45.4 43.8 37.0 28.3 22.6 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 7.6 10.8 15.9 21.7 27.7 34.9 39.6 39.2 34.5 26.6 16.8 9.6 23.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -1.6 0.2 3.9 8.3 11.9 16.6 20.8 20.1 15.3 7.1 5.3 0.4 9
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -24.0 -16.0 -17.0 -9.0 0.9 5.7 11.8 11.5 4.4 -3.0 -6.4 -23.0 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 56.3 66.3 74.7 68.5 40.1 8.8 0.9 2.2 4.1 28.2 55.7 62.2 468
Euri egunak (≥ 1 mm) 11.0 10.7 11.5 11.4 7.8 2.4 0.5 0.4 1.0 5.8 8.1 10.4 81
Eguzki orduak 102.3 123.2 176.7 219 297.6 357 381.3 356.5 303 220.1 153 93 2782.7
Hezetasuna (%) 80 78 70 66 63 41 29 30 34 54 71 81 58.1
Iturria (1): Devlet Meteoroloji İşleri Genel Müdürlüğü [1]
Iturria (2): Weatherbase [2]

Erreferentziak

  1. İl ve İlçelerimize Ait İstatistiki Veriler- Meteoroloji Genel Müdürlüğü. Dmi.gov.tr
  2. www.weatherbase.com

Erreferentziak

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q159835
  • Commonscat Multimedia: Batman (city) / Q159835

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 135076225
  • LCCN: n2004114059
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • OSM: 1842145
  • Wd Datuak: Q159835
  • Commonscat Multimedia: Batman (city) / Q159835