Baskoien hizkuntza
Baskoien hizkuntza | |
---|---|
sorioneku · {n} tenekebeekiŕateŕe[n] oTiŕtan · eseakaŕi eŕaukon ·. | |
Datu orokorrak | |
Eskualdea | Baskoien lurraldea |
Hizkuntza kodeak |
Baskoien hizkuntza[1], hizkuntza baskonikoa[2] edo baskoiera[3] antzinatean baskoiek erabiltzen zuten hizkuntza hil bat da. Aztarna arkeologikoek erakusten dute hizkuntza bat edo batzuk izan zirela edo, zuzenean, euskararen aurrekaria izan zela.
Baskoien eta akitaniarren hizkuntzen arteko erlazioa ez dago argi. Dena den, hizkuntza bera edo familia berekoak izan zitezkeela uste da.
Inskripzioak
Guregana heldu diren ustezko arrasto nagusiak Antzinako Erromako garaiko baskoien lurraldeko inskripzioetan daude:
- Baskoien txanponak:
(= barskunes edo barskunez)
(= baskunes edo baskunez)
(= benkota)
(= bentian)
(= bentian)
(= oTtikes)
- Erriberriko hilarria:[4]
(= []en s[ ])
(= boŕ[ ])
- Irulegiko zeramikak:[6]
(= basi[ ])
(= aŕ)
- Arangurengo xafla:[7]
| (= [ ]ŕar[ ]) |
- Andelosko Mosaikoa:[8]
(= likine abuloŕaune ekien bilbiliaŕs)
- Irulegiko Eskua:[6]
| sorioneke |
Idazkera
Inskripzio hauen idazkera baskonikoa da, alfabeto feniziarretik sortutako iberiarrenaren eta zeltiberiarrenaren antzekoa da, baina baskoien idazkerak zeinu berezirik badu.[9]
g/k | b | d/t | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
a | s | ś | ||||||
e | ŕ | ř | ||||||
i | l | r | ||||||
o | n | |||||||
u | ń? |
Oharrak
- ↑ Gorriz Irulegiko Eskuan dokumentatu ez diren zeinuak (Ferrer i Jané, 2023).
Erreferentziak
- ↑ del Burgo, Maria Antonia; Mugica, Matias. (2007). Nafarroako Erreinua. Nafarroako Gobernua (Noiz kontsultatua: 2023-1-1).
- ↑ Gorrotxategi, Joakin. (2020). «Aquitano y Vascónico» Palaeohispanica 20: 721–748..
- ↑ Gorrotxategi, Joakin. (2014). «Arabako (eta inguruko) hizkuntzak antzinatean» Arabako hiztunak XXI. mendeko eleaniztasunean: 6–20..
- ↑ Velaza, Javier. (2009). «Epigrafía y literacy paleohispánica en territorio vascón: notas para un balance provisional» Palaeohispanica 9: 611–622..
- ↑ Garcia-Barberena, Maria; Unzu, Mercedes; Velaza, Javier. (2015). «Esgrafiado en signario paleohispánico hallado en Pamplona» Palaeohispanica 15: 177–182..
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Aiestaran, M; Gorrochategui, J; Velaza, J. (2023). «La inscripción vascónica de Irulegi (Valle de Aranguren, Navarra)» Palaeohispanica 23: 267-293. doi:10.36707/palaeohispanica.v23i0.560. ISSN 1578-5386..
- ↑ Armendáriz Martija, Javier. (2005). «Propuesta de identificación del campamento de invierno de Pompeyo en territorio vascón» Trabajos de arqueología Navarra 18: 41–64..
- ↑ Simón Cornago, Ignacio. (2015). «Τreinta años de investigaciones sobre la inscripción musiva de Caminreal (Hispania Citerior; MLH E.7.1 = K.5.3)» Palaeohispanica 15: 87–127..
- ↑ a b (Gaztelaniaz) Ferrer i Jané, Joan. (2023). «La inscripción vascónica de la mano de Irulegi desde la perspectiva ibérica» Fontes Linguae Vasconum (136): 515–538. doi:10.35462/flv136.9_3. ISSN 2530-5832..
Ikus, gainera
- Irulegiko Eskua
- Baskoien txanponak
- Baskoi
- Akitaniera
- Idazkera baskonikoa
- Idazkera paleohispaniko
- Idazkera iberiko
- Pertsona eta jainko-jainkosa izen baskoniko