Aszitis peritoneoaren barrunbean likidoa biltzea da. Likidoa ugari denean, sabela handitu egiten da, eta zilborra kanporantz ateratzen. Hesteetako tuberkulosiak, giltzurrunetako zirrosiak, digestio-organoetako tumore gaiztoak, bihotz-gutxiegitasun kongestioak, nefrosiak eta gisako eritasunek sortzen dute aszitisa.
Erreferentziak
Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.