Kaptoprilaren egitura kimikoa, AEBaren lehen inhibitzailea
Ohar medikoaOharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Angiotentsinaren entzima bihurtzailearen inhibitzailea edo AEBI AEBaren substantzia inhibitzaile lehiakor espezifikoa da. Molekula-mailan entzimaren zentro aktiboak okupatzen ditu; hala, II angiotentsinaren eraketa entzimatikoa blokeatzen du, baita bradikinina peptido inaktiboetara degradatzen duen prozesua ere. Horregatik, AEBIak eragin hipotentsorea dauka.[1]