2023ko Dublingo istiluak

2023ko Dublingo istiluak
Gaueko ikuspegia
Irudia
MotaIstilu
desordena zibil
Arpilatze
Bandalismo
Eragindako sute
lesio delitu
Denbora-tarte2023ko azaroaren 23a - 2023ko azaroaren 24a
2023 Gaelscoil Choláiste Mhuire stabbings (en) Itzuli
KokalekuDublin
HerrialdeaIrlandako Errepublika
HelburuGarda Síochána eta garraio publiko
Pertsona zaurituak60
Atxilotu kopurua
48
Hashtag#Irelandisfull

2023ko Dublingo istiluak. Erreakzio bortitzak izan ziren Irlandako hiriburuan, 2023ko azaroaren 23an Dublingo (Irlanda) erdigunean, sastatze saiakera masibo baten ondoren. Gizon batek arma zuri batekin labandakadaz hiru adingabe eta bi heldu zauritu zituen. Ondoren, talde ultra nazionalistek eta eskuin muturreko taldeek ekintza xenofoboak eragin zituzten hirian oso berandu arte. Guztira Gardak (poliziak) 34 pertsona atxilotu zituen protesta bortitzen ostean. Langile bat buruan zauritua izan zen[1]

Sastatzea

Dublin iparraldean, haurrak Choláiste Mhuire gaelscoil eskolatik irteten ari zirela, eskuetan labana zuen gizonezko batek han zeuden guraso eta adingabeei eraso egin zien. Bi heldu eta hiru adingabe zauritu zituen —haietako hiru larri—. Eskolaren inguruetan zeudenek geldiarazi zuten erasotzailea, baita eskuetan zeraman labana kendu ere. Erasoaren lekuko izan ziren hainbat lagun erasotzailea jotzen hasi ziren, baina haiek urruntzea lortu zuten beste hainbat lagunen artean.[2]

Gertakariak

Immigrazioaren aurkako zenbait ultra taldek protesta bat hasi zuten gertakaria izan zen eszenaren inguruan. Alferrik izan zen Poliziak esatea gizonezkoa irlandarra zela, eta erasoak ez zuela zerikusirik immigrazioarekin edo eraso terrorista batekin. Geroago azaleratu zenez, algeriar jatorriko 49 urteko gizona izan zen. Hogei urte zeramatzan Irlandan eta 2004an bertakotzea jaso zuen[3]. Poliziak eskuin muturreko ideologiaren jendeari eta taldeei egotzi dizkie istiluak. Hainbat ibilgailu erre zituzten, tartean bat poliziarena, saltokietan lapurretak egin zituzten eta hiri-altzariak eta eraikinak hondatu zituzten.[4]

Eragina gizartean

Istiluek gizartearen tentsioak areagotzen dituzte eta komunitatearen barruko zatiketak nabarmentzen dituzte. Etorkin asko bizi diren auzoetara bideratutako indarkeriak areagotu egin ditu banaketak.[5] Agintariek eskuin muturrari egozten dizkiote istilu horiek, immigrazioaren aurkako diskurtso gero eta handiagoa duen testuinguru soziala nabarmenduz.[6]

Erreferentziak

  1. https://www.publico.es/internacional/34-detenidos-noche-disturbios-dublin-apunalamiento-cinco-personas.html
  2. https://www.berria.eus/mundua/istilu-larriak-izan-dira-dublinen-gizon-batek-hainbat-lagun-labanaz-zauritu-ostean_2116968_102.html
  3. https://www.thetimes.co.uk/article/dublin-stabbing-victim-is-from-migrant-family-3nw0fsppv
  4. https://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/bideoak/osoa/9363317/bideoa-istilu-larriak-izan-dira-dublinen-hiru-haurren-aurka-arma-zuriz-egindako-eraso-baten-ondoren/
  5. https://www.rtl.fr/actu/international/les-infos-de-12h30-attaque-au-couteau-et-violentes-emeutes-que-s-est-il-passe-a-dublin-en-irlande-7900324521
  6. https://www.saphirnews.com/Irlande-des-emeutes-a-Dublin-initiees-par-l-extreme-droite-apres-une-rumeur-xenophobe_a29968.html

Kanpo estekak

  • Gertakarien bideoa EITBn.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q123521339
  • Commonscat Multimedia: 2023 Dublin unrest / Q123521339

  • Wd Datuak: Q123521339
  • Commonscat Multimedia: 2023 Dublin unrest / Q123521339