2019ko Espainiako Traineru Txapelketa

2019ko Espainiako Traineru Txapelketa (txapelketaren 72. ekitaldia) urte honetako abuztuaren 3an eta 4an jokatu zen Moañan, eta Santurtzik bere bosgarren garaipena lortu zuen, 1985ekoa irabazi eta handik 34 urtetara[1].

Historia

Aurreko urteetan bezala arazo handiak izan ziren Espainiako Txapelketa jokatzeko. Denboraldia estropadaz beteta dago eta Espainiako txapelketak ez du saririk ez eta dietarik ere eskeintzen. Gizonezkoen mailan Galizia, Asturias, Kantabria eta Euskadiko txapeldunek uko egin zioten, bai eta emakumezko traineru euskaldunek ere.

Hala ere zortzi traineruk eman zuten izena gizonezkoen mailan eta sailkapen estropadak jokatu behar izan ziren.

Parte-hartzaileak

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Galizia CR Ares
Euskal Herria Itsasoko Ama AE (Santurtzi)
Euskal Herria Kaiarriba AE (Donostiarra)
Galizia CR Mecos
Galizia SD Samertolameu
Galizia SD Tirán
Galizia CR Vilaxoan
Euskal Herria Zierbena AE
Santa Ollla de Lubre
Sotera
Torrekua II
Mequiña
A Terca
Mar do Con
A Revenida
Zierbena
Alejandro Permuy
Cristian Garma
Arkaitz Diaz, Jon Iruretagoiena
Francisco Gonzalez
David Arosa, Adrian Fragueiro
Carlos Ríos, Pablo López
Agustín Fernández
Borja Gómez

Sailkapen estropadak

Txanda bakoitzeko irabazlea sailkatzen da eta hauekin batera gainontzekoen artean bi denbora onenak egin dituztenak.

1. txanda Denbora 2. txanda Denbora
1 Donostiarra 19:52:58 1 Zierbena 20:05:72
2 Santurtzi 19:55:80 2 Vilaxoan 20:24:17
3 Ares 20:09:76 3 Samertolameu 20:29:02
4 Mecos 20:22:79 4 Tirán 20:41:46

Emaitzak

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna Diferentzia
1 Santurtzi 19:36:86
-
2 Zierbena 19:45:06 0:08:20
3 Donostiarra 19:56:61 0:19:75
4 Ares 20:24:29 0:48:43
5 Tirán 20:05:32 0:29:46
6 Samertolameu 20:08:21 0:31:35
7 Mecos 20:11:08 0:34:22
8 Vilaxoan 21:00:87 1:24:01

Tripulazio irabazlea

  • Santurtzi
    • Entrenatzailea: Iker Zabala
    • Patroia: Cristian Garma
    • Arraunlariak: Andar Zabala, Mikel azkarate, Moises Gonzalez, Fernando Ruiz, Iker Zabala, Federico Steindl, Efren Sanchez, Javier Polo, Oscar Andres, Fernando Rúa, David Iglesias, Yeray Cayon eta David Durán.

Emakumezkoen txapelketa

Emakumezkoen mailan euskaldunek uko egin zioten parte hartzeari eta ondorioz hiru traineru galiziarrek eman zuten izena, bi puntakoak eta etxeko traineruak. Honi esker jokatu ahal izan zen 2011ko ekitalditik lehen aldiz. Gizonezkoen distantzia bera osatu zuten, hiru itsas milia.

Parte-hartzaileak

Talde parte-hartzaileak
Taldeak Traineruak Patroiak
Galizia CR Mecos-Coruxo
Galizia CN Riveira
Galizia SD Tirán
Mequiña
Santa Olalla de Lubre (Ares)
Ruly
Laura Romero
Natalia Tubio
Nerea Mouzo

Emaitzak

Behin betiko denborak
Postua Elkartea 1. Eguna Diferentzia
1 Mecos-Coruxo 22:54:04
-
2 Riveira 23:03:12 0:09:08
3 Tirán 24:08:52 1:14:48

Tripulazio irabazlea

  • Mecos-Coruxo
    • Entrenatzailea: Ivan Treinta
    • Patroia: Laura Romero
    • Arraunlariak: Mercedes Rodriguez, Blanca Pérez, Laura Pérez, Alba Gondar, Laura Lago, Antía Rodríguez, Belén Otero, Lorena Serodio, Beatriz Piñeiro, Tatiana González, Angela Castro, Alba Meis eta Ángela Fernández.

Erreferentziak

  1. «Santurtzik irabazi du Espainiako Txapelketa» www.eitb.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-08).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

  • (Gaztelaniaz) LXXII Campeonato de España de Traineras - Absoluto masculino[Betiko hautsitako esteka]
  • (Gaztelaniaz) LXXII Campeonato de España de Traineras - Absoluto femenino[Betiko hautsitako esteka]
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q66425434
  • Wd Datuak: Q66425434


Espainiako Traineru Txapelketak

19441945194619471948194919511952195519571958195919601961196219631964196519661967196819691970197119721973197419751976197719781979198019811982198319841985198619871988198919901991199219931994199519961997199819992000200120022003200420052006200720082009201020112012201320142015201620172018 • 2019 • 2020202120222023